Urtebete itsasargian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtebete Itsasargian» orritik birbideratua)
Urtebete itsasargian
Azaleko irudia: Juan Luis Landa
Audioa
Miren Agur Meabe, Urtebete itsasargian liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaMiren Agur Meabe
Argitaratze-data2006
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaUrtebete itsasargian
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaBizi taupadak
Orrialdeak132
ISBN84-9783-413-5
SariakEuskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura, 2007an

Urtebete itsasargian (2006, Elkar), Miren Agur Meabe euskal idazleak 1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoa da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon 13 urteko gaztetxo bilbotar bat da eta gerraren ondorioz, Garraitzeta izeneko herrira bidaliko dute Alejandro izeneko bere osaba farozainarekin bizitzera. [1]

Urtebetez egongo da Jon bere osabarekin bizitzen, eta bitarte horretan gerran jazotzen ari denaren inguruko gertaera nagusiak ezagutuko ditu irakurleak bere ikuspegitik. Gertaera hauek, modu ezberdinetan jasoko ditu Jonek, batzuk irakurri edo entzunak izango ditugu eta beste batzuk berak biziko ditu... Gerraren gertaera nagusiak ezagutzeaz gain, euskal kulturan garrantzitsuak izan diren gertaera eta pertsona batzuen izenak ere agertzen dira: Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Aitzol... [1] Hau guztiaz gain, Jonek bizipen berriak ere biziko ditu; lehen maitasuna izango da horietako bat, Mirra izeneko neska ijito baten eskuetatik. [1] [2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua bi zatitan banatua dago. Lehen zatian Garraitzetara iritsi ondorenekoa da, bertara iritsi eta gurasoengandik banatuta egotean sentitzen duena eta pertsonaia berrien aurkezpena egiten du: Paulo, Mirra, Katalin... Bigarren zatian, gertaerak hilabeteka kontatzen dira; lehen zatian bezala, Jon eta Mirraren artekoa kontatzen jarraitzen du eta gerra modu hurbilago batean kontatzen hasten zaigu. Izan ere, denbora aurrera joan ahala gero eta gertuago dago gerra euren herritik eta euskaldunen guztientzat garai gogorrak izango dira. [3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honekin, Miren Agur Meabek 2007ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. [4] Honez gain, Galtzagorri elkarteak ematen duen Liburu Gaztea saria ere irabazi zuen hurrengo urtean. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]