Edukira joan

Urtzi Urkizu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtzi Urkizu
Bizitza
JaiotzaLezo, 1975 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
AitaPatri Urkizu
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Inguma: urtzi-urkizu-adrian Literaturaren Zubitegia: 758

Urtzi Urkizu Adrian (Lezo, Gipuzkoa, 1975) euskal herritar kazetari eta idazlea da. Berria egunkarian egiten du lan. Patri Urkizu idazlearen semea da.[1]

Kazetaritza ikasi zuen Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatea (1998). Lezoko Orratx! herri aldizkaria sortu zutenetako bat izan zen, eta han kolaboratu zuen 1996tik 2003ra. Oarso Telebista sorreran ere parte hartu zuen, eta telebistaren albistegi zuzendaria izan zen 1998an. Euskaldunon Egunkaria-n erredaktore aritu zen, 1999tik 2003ra, egunkaria itxi zuten arte; harrezkero Berria-n egiten du lan egunkaria 2003ko ekainean sortu zutenetik. Komunikabideetako programazioari buruz, serieei buruz eta, oro har, ikus-entzunekoei buruz idazten du egunero.[2] Euskarazko hedabideez gain , Europako 19 hizkuntza gutxituri buruz ere idatzi du Berriako "Komunikazioa" atalean, besteak beste, hizkuntza hauetan: katalana, galiziera, korsikera, eta gaelikoa.[3][4][5][6][7][8]

2012tik 2020ra, Zurriolako butaka telebista saioaren koordinatzaile eta gidoilaria izan da (bederatzi urtez hori izan zen euskaraz Donostiako Zinemaldiaz egiten zen telebista saio bakarra).[1]

'Kroketak' izeneko podcastaren egilea ere bada Urkizu. Ivoox eta Spotify plataformetan entzun daiteke.[9][10][11]

Mikelazulo kultur elkartearen bidetik ekin zion jendaurrean olerkiak irakurtzeari. 2001ean Mikelazulok argitaratutako 'Beste bat apalerako' liburuan parte hartu zuen. 2004an 'Kilimamuak' disko-liburuan ere bai. 2007an 'Beta' liburua argitaratu zuen autoekoizpenean, narrazio eta olerkiz osatua. 2012an, berriz, 'Kezka bat gutxiago' olerki liburua argitaratu zuen Maiatz-en eskutik. Zenbait olerki errezitalditan parte hartu du, baita antzerkia, poesia eta musika uztartzen zituzten beste emanaldi batzuetan ere.[11]

Zinema zuzendaria dokumentaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dokumental zuzendu ditu: No excuse! (Mikelazulo kultur elkartearen ingurukoa) eta Euskaldunon Goya (Luis Goia zinema ekoizlearen gainekoa).[1]

Narrazioa-poesia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2025: Midas saria. Hemeretzi hizkuntzatan aritzen diren komunikabideen lanari erreparatu izana aitortu zion MIDAS erakundeak Urkizuri. Midas elkarteak hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideak elkartzen ditu.[12][3][4][5][6][7][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Urtzi Urkizu | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2024-12-13).
  2. «Urtzi Urkizu» Berria (kontsulta data: 2024-12-14).
  3. a b (Galizieraz) Diario, Nós. (2025-06-15). «Urtzi Urkizu, Premio Midas 2025: "Unha lingua é a chave dunha comunidade, estea nun Estado ou noutro"» Nós Diario (kontsulta data: 2025-06-15).
  4. a b «3Cat da Katalunian gehien ikusten den hirugarren plataforma» Berria 2025-06-07 (kontsulta data: 2025-06-15).
  5. a b Berria.eus. (2025-06-15). «Hizkuntza gutxituetako hedabideak» Berria (kontsulta data: 2025-06-15).
  6. a b «Hizkuntza gutxituen balio erantsia nabarmendu dute» Berria 2024-11-27 (kontsulta data: 2025-06-15).
  7. a b «Gazteak eduki sortzaile» Berria 2017-11-03 (kontsulta data: 2025-06-15).
  8. a b ««ETB1 Irlanda, Gales eta Eskoziako hizkuntza propioko telebisten aurretik dago»» Berria 2024-01-13 (kontsulta data: 2025-06-15).
  9. «Kroketak» Spotify (kontsulta data: 2024-12-14).
  10. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-06-05). «Kroketazko mokaduak» Berria (kontsulta data: 2024-12-14).
  11. a b «Urtzi Urkizu Adrian - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2024-12-14).
  12. «Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak irabazi du 2025eko Midas saria» Berria 2025-06-14 (kontsulta data: 2025-06-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]