Usoa, hegan etorritako neskatoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usoa, hegan etorritako neskatoa
Audioa
Patxi Zubizarreta, Usoa, hegan etorritako neskatoa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1999
GeneroaHaur Literatura
IlustratzaileaAsun Balzola
BildumaSiberia Treneko ipuinak
Orrialdeak32
ISBN84-7568-822-5

Usoa, hegan etorritako neskatoa Patxi Zubizarretak euskaraz idatzitako haurrentzako ipuina da, Asun Balzolaren ilustrazioak dituena. Ereinek argitaratu zuen 1999an, 'Siberia treneko ipuinak' izeneko sailean eta 2008an, 'Mandolina sailean'.

Testu minimalista eta itxuraz sinplea, baina hitz bakoitzak sensazioak transmititzen ditu. Hizkera poetikoaren bidez gerraren drama, miseria eta adopzio bezalako gaiak jorratzen dira liburu honetan. Bigarren pertsona erabilita (lehenengo eta azkeneko orrietan salbu) neskatoarengatik gertuago sentitzen gara. Teresa Duran (ca) kritikari katalanaren esanetan, "literatura hutsa" [1]. Xabier Etxanizek lan literarioaren bikaintasuna azpimarratzen du, baita Asun Balzolaren ilustrazioak ere. [2]

Usoa, hegan etorritako neskatoa zinemaratua izan zen, eta literaturan ere izan zuen jarraipenik, izan ere haren ostean Zubizarretak Usoa. Lehen kanpamendua (Erein, 2002),Usoa, zelatan (Erein, 2002), Usoa. Karpeta morea (Erein, 2003) eta Usoa. Bidaia kilikagarria (Erein, 2003) idazi zituen. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxaniz Erle, Xabier; Lopez Gaseni, Manu. 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura, Pamiela, 2005
  2. www.galtzagorri.eus
  3. www.basqueliterature.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.