Edukira joan

Usoa Ostolaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usoa Ostolaza

Bizitza
JaiotzaZarautz1998ko otsailaren 25a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta fisioterapeuta
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi 2021-
 

Usoa Ostolaza Zabala (Zarautz, Gipuzkoa, 1998ko otsailaren 25a)[1] gipuzkoar fisioterapeuta, triatloi eta duatloilaria da, 2021ean Laboral Kutxa-Fundación Euskadi txirrindulari taldearekin debutatu zuena.[2] [3]

2024ko ekainaren 16an Pirinioetako Itzulia irabazi zuen eta maillot horia jantzi zuen Laboral Kutxa taldeari lehen itzulia emanda.[4]

Usoa Ostolaza Zabala zarauztarrak Fisioterapiako ikasketak amaitu zituen eta Fisioterapia pediatrikoan espezializatuta dago.[4]

2021ean debutatu zuen txirrindularitzan. Aurretik Triatloian jarduten zuen. 2019ko urrian, Ibizan amaitu zuen denboraldia, Espainiako MD Triatloi Txapelketarekin eta etorkizun oparoarekin. 21 urte zituela, bazirudien estatuko triatloi MDn erreferentziazko emakumea izateko prest zegoela. Hala ere, lesio-arazoen ondorioz, bi urtez egon zen lehiatu gabe. Behera egin beharrean, Usoa lehiaketaren eta entrenamenduen motibazioari eusteko aukerak bilatzen aritu zen. 2020an eta 2021ean ez zuen parte hartzerik izan, ez duatloian ez triatloian. 2020an erabaki zuen txirrindularitzan probatzea minik ematen ez zion gauza bakarra zen eta. Independente gisa hasi zen, aspalditik zebilen txirrindularitzan probatu nahian eta aukera zen, azkenean Zarauzko taldean fitxatu nuen eta hiru lasterketa egin zituen.

Laboral kutxa-Fundación Euskadi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laboral Kutxatik deitu zioten eta 2021ean ezin zuenez ez korrika, ez igeri egin, aproba egiteko aukera aprobetxatu zuen txirrindularitza hutsean jardunda. Horretarako entrenatzailea aldatu zuen, txirrindularitzara bideratutako entrenatzaile bat behar zuelako. Iruñeko Inmanol Etxarriren esku jarri zen, triatloia ere egiten zuen eta, baina harekin batera txirrindularitza-denboraldia landu behar zuen. Denboraldia amaitu zuenean, korrika egitean minik ez zuela eta, duatloian jarraitu eta Espainiako Duatloi MD txapelketan parte hartu zuen. Bi hilabetera triatloian parte hartzeko moduan ikusi zuen bere burua eta bi urtez entrenamendu gabe egon arren, Sorian irabaztea lortu zuen, Alusigma Peñota dental taldearekin.[3][5]

2024ko ekainaren 16an Usoa Ostolaza Pirinioetako Tourreko maillot horia jantzi zuen. Laboral Kutxako korrikalariak bezperan lortu zuen lidergoa, Aubisquen garaitu ondoren. Gainera, Yurani Blanco taldekidea podiumeko hirugarren postua lortu zuen. Bi lasterkarien artean, 206 UCI puntu eman zizkioten Laboral Kutxa taldeari World Tour-erako bidean.[4]

2024ko ekainaren 22an txapeduna izan zen Espainiako errepideko proba txapelketan. Proba hori San Lorenzo de El Escorialen hasi eta bukatu zen 116,8 kilometroko osatu ostean. Bigarrena Yurani Blanco Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioako taldekidea izan zen eta hirugarrena Mavi Garcia.[6]

Taldea Herrialdea Urteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi  EH 2021- ...[3]
Usoa Ostolaza irabazlea, TFIP 2024 stage 2

2023

2024

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Usoa Ostolaza» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Las guipuzcoanas Garazi Estévez, Xubane Garai y Usoa Ostolaza siguen» Diario Vasco.
  3. a b c (Gaztelaniaz) Usoa Ostolaza, buscando resquicios de esperanza a dos años de lesiones | triatlonchannel.com. 2021-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-06-16). «Usoa Ostolaza se adjudica el Tour de los Pirineos y da la primera vuelta al Laboral Kutxa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  5. (Gaztelaniaz) ETXEBERRIA, ANTXON. (2021-11-17). «Usoa Ostolaza se proclama campeona de España de duatlón de media distancia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  6. a b «Usoa Ostolaza, errepideko Espainiako txapelduna» EITB 2024-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Usoa Ostolaza: La climatología ha endurecido la etapa, he intentado hacer lo mejor posible» EITB 2023-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]