Uxguli
Uxguli | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Georgia |
Mkhare | Samegrelo-Zemo Svaneti |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′04″N 43°00′56″E / 42.917797°N 43.015672°E |
Demografia |
Uxguli (georgieraz: უშგული) Georgiako hainbat herrixken arteko komunitate bat da Svanetiako lurralde historikoan kokaturik dagoena. Europan jarraian populaturik egon den asentamendu zaharrenetakoa da[1]. Guztira 70 familia inguru bizi dira komunitate hartan.
Mestia udalerriaren barnean dago. Mestia herria ez bezala, Uxguli isolaturik egon da eta dorre svaniarrak oso ongi mantendu ditu. Horri esker 1996an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Svanetia Garaia[2].
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiarekiko mugatik oso gertu dago, Samegrelo-Zemo Svaneti probintzian. 2.100 metrotako altueran dago, Xkhara mendiaren oinean dagoen Enguri arroilan, Kaukaso mendikatean.
Urtean sei hilabetez elurrak estalita egoten da eta tarte horretan Mestiarako bidea itxita egoten da.
Bost herrik osatzen dute Uxguli komunitatea:
- Zhibiani (ჟიბიანი) - altuen dagoena, 2.100 metrotan
- Txvibiani (ჩვიბიანი)
- Txazhaxi (ჩაჟაში) - ezagunena
- Murqmeli (მურყმელი)
- Lamjurixi (ლამჯურიში)
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dorre svaniarrak: Harrizko dorre altuak nabarmentzen diren gotorlekua da. IX. eta XII. mendeen artean eraiki ziren dorre hauek. 3-5 solairutako altuera dute[3]. Txazhaxi herrixkan 200 dorre inguru aurkitzen dira.
- Lamaria eliza: XII. mendekoa. Georgiako «urrezko aroko» freskoak ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Txazhaxi herrixka.
-
Zhibiani.
-
Uxguliko paisaia.
-
Xkhara mendia.
-
Lamaria eliza.
-
Lamaria elizako freskoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Walker, Jennifer. (2015-08-13). «9 reasons to visit Georgia now» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Frantsesez) «Haut Svaneti» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Ingelesez) «National Geographic Magazine» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).