1 Formula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurtengo denboraldia 2023ko 1 Formula Denboraldia
Sailkapena Automobilak
Sorrera 1950eko 1 Formulako denboraldia
Presidentea Stefano Domenicali
Lehenengo denboraldia 1950eko 1 Formulako denboraldia
Eremua Mundu osokoa
Irabazleak
Gidari txapelduna 2023 Herbehereak Max Verstappen
Talde txapelduna 2023 Austria Red Bull Racing
Parte hartzaileak
Taldeak Italia Ferrari
Alemania Mercedes
Erresuma Batua McLaren
Austria Red Bull
Frantzia Alpine
Suitza Alfa Romeo
Erresuma Batua Aston Martin
Erresuma Batua Williams
Italia AlphaTauri
Ameriketako Estatu Batuak Haas
Gidari Kopurua 20
Talde Kopurua 10
Motorren markak Italia Ferrari
Alemania Mercedes
Frantzia Renault
Austria Red Bull Powertrains
Gurpilen markak Italia Pirelli (2011-egun)

1 Formula (ingelesez, Formula One), F1 izenez ere ezagutzen dena, auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta horiek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.

Erabiltzen diren kotxeak aurkitun diren azkenengo teknologiak dituzte, eta automobilen teknologia horiek limitatu daude arau tekniko baten arabera; 1 formulan aurkitutako aurrerapen batzuk ere lagungarriak izan dira gaur egun kalean aukitzen diren kotxeen nahiz segurtasuna nahiz beste hainbat alderditran obetzeko, adibide bezala disko balaztak aurkitu daiutezke. Txapelketa honen lasterketak ospatzen diren zirkuitoak normalean ere hiriaren errepidearen parte dira edo izan ziren iraganean.

1950eko 1 Formulako denboraldia izan zen nolabait 1 Formula mordernoaren hasiera, non parte hartu zuten gaur egungo talde ezagun batzuk: Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati. Denboraldi horietan parte hartutako beste eskuderiak ordeskatuak izan dira haibat garaipen lortu dituzten beste batzuengatik. Esaterako, McLaren, Lotus, Renault eta Williams, hauek Konstruktoreen Txapelketa Mundiala irabazi duten noizbait.

1 Formulako Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Formularen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946. urtean, Bigarren Mundu Gerraren ostean, lau lasterketa ofizial besterik ez ziren ospatu. Sari nagusi hauen arauak Bigarren Mundu Gerra baino lehen ezarri ziren baina hainbat urte behar izan ziren guztiz aurautegia bukatzeko eta azkenik, 1947. urtean AIACR-a Automobileko Federazio Nazionala izena hartu zuen, gaur egun ezaguna den "FIA" izenarekin. Federazio honek 1949. urteko denboraldiaren amaieran adierazi zuen hurrengo denboraldirako besta makina bat sari nagusi nazional bilduko zituela 1 Formula 1 Formulako Gidarien Txapelketa Mundiala sortzeko helburuarekin. Bestalde, ezin izan zuten lortu eta bai 1952. urteko bai 1953. urteko denboraldietan oraindik ere Formula 2ko kotxeak erabili zituzten arazo ekonomikoak zirela eta. Hurrengo denboraldietan puntuazio taula bat ezarri zen eta zazpi lasterketak onartu ziren Txapelketa Mundiala osatzeko. Txapelketako lehenengo lasterketa Maiatzak 13ean Silvertoneko Zirkuituan, Erresuma Batuan.

Lasterketen hasiera berria (1950-1958)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Sari Nagusia Silverstoneko Zirkuituan 1950. urtean ospatu zen eta Giuseppe Farina italiarra izan zen irabazlea, gainera, bere taldekideari (Juan Manuel Fangioargentinarra) irabazi egin zion 1950eko 1 Formulako denboraldia. Bestalde, Fangio txapelketa irabazi zuen 1951, 1954, 1955, 1956 eta 1957. urteetan. Bere bost garaipen Alberto Ascari Ferrariko gidaria moztu zion bi txapelketa bi urte jarraietan irabaziz. Historiako atal honetan ere ikusi egin ziren Stirling Moss Britainia Handiako gidaria bezalakoak, non oso gidari hona zen baina ez zuen lortu Txapelketa Mundiala irabaztea. Gaur egun, Britainian Moss inoiz txapelketa irabazi ez zuen gidaririk honena bezala ezagutzen da.

Alfa Romeo, Ferrari, Masserati eta Mercedes Benz izan ziren automobilen fabrikatzaile nagusiak non gerra aurretik ere oso garratzitsuak izan ziren. Hasierako denboraldietan erabili zituzten gerra aurreko kotxe modeloak, adibidez, Alfa Romeo 159. 1952ko eta 1953ko txapelketetan erabili izan zen Formula 2-ko aurautegia, kotxe tamaina nahiz pontetzialki txikiagoak. 1 Formulako Txapelketa Mundiala berriro hasi zenean gerra ondoren motoreak 2,5 litrokoak ziren, eta 1954ean Mercedes-Benz-ek aurkeztu egin zuen W196. Kotxe hau haibat teknologia berri ekarri zituen eta hurrengo bi txapelketak nabarmenki irabazi zituen.

Kirola eta arautegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa bakoitzeko puntu kopurua, postuaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posizioa 1950-1959(*) 1960 1961-1990 1991-2002 2003-2009 2010-2018 2019-orain (**)
8 puntu 8 puntu 9 puntu 10 puntu 10 puntu 25 puntu 25 puntu
6 puntu 5 puntu 6 puntu 6 puntu 8 puntu 18 puntu 18 puntu
4 puntu 4 puntu 4 puntu 4 puntu 6 puntu 15 puntu 15 puntu
3 puntu 3 puntu 3 puntu 3 puntu 5 puntu 12 puntu 12 puntu
2 puntu 2 puntu 2 puntu 2 puntu 4 puntu 10 puntu 10 puntu
- 1 puntu 1 puntu 1 puntu 3 puntu 8 puntu 8 puntu
- - - - 2 puntu 6 puntu 6 puntu
- - - - 1 puntu 4 puntu 4 puntu
- - - - - 2 puntu 2 puntu
10º - - - - - 1 puntu 1 puntu

* Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen zuen gidariak 1 puntu irabazten zuen, denboraldi haietan.

* * Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen duen gidariak 1 puntu irabazten du, lehen hamar posizioetan bukatuz gero.

Munduko Txapelketa irabazi duten gidariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:1 Formulako denboraldiak»
1 Formulako Mundu Txapelketa irabazi duten gidariak
Gidariak Txapelketak Urteak Garaipenak Podioak
Alemania Michael Schumacher 7 1994-1995, 2000-2004 91 155
Erresuma Batua Lewis Hamilton 7 2008, 2014-2015, 2017-2020 103 182
Argentina Juan Manuel Fangio (†) 5 1951, 1954-1957 24 35
Frantzia Alain Prost 4 1985-1986, 1989, 1993 51 106
Alemania Sebastian Vettel 4 2010-2013 53 122
Australia Jack Brabham (†) 3 1959-1960, 1966 14 31
Erresuma Batua Jackie Stewart 3 1969, 1971, 1973 27 43
Austria Niki Lauda (†) 3 1975, 1977, 1984 25 54
Brasil Nelson Piquet 3 1981, 1983, 1987 23 60
Brasil Ayrton Senna (†) 3 1988, 1990-1991 41 80
Herbehereak Max Verstappen 2021-2023 54 98
Italia Alberto Ascari (†) 2 1952-1953 13 17
Erresuma Batua Jim Clark (†) 2 1963, 1965 25 32
Erresuma Batua Graham Hill (†) 2 1962, 1968 14 36
Brasil Emerson Fittipaldi 2 1972, 1974 14 35
Finlandia Mika Häkkinen 2 1998-1999 20 51
Espainia Fernando Alonso 2 2005-2006 32 98
Italia Giuseppe Farina (†) 1 1950 5 20
Erresuma Batua Mike Hawthorn (†) 1 1958 3 18
Ameriketako Estatu Batuak Phil Hill (†) 1 1961 3 16
Erresuma Batua John Surtees (†) 1 1964 6 24
Zeelanda Berria Denny Hulme (†) 1 1967 8 33
Austria Jochen Rindt (†) 1 1970 6 13
Erresuma Batua James Hunt (†) 1 1976 10 23
Ameriketako Estatu Batuak Mario Andretti 1 1978 12 19
Hegoafrika Jody Scheckter 1 1979 10 33
Australia Alan Jones 1 1980 12 24
Finlandia Keke Rosberg 1 1982 5 17
Erresuma Batua Nigel Mansell 1 1992 31 59
Erresuma Batua Damon Hill 1 1996 22 42
Kanada Jacques Villeneuve 1 1997 11 23
Finlandia Kimi Räikkönen 1 2007 21 103
Erresuma Batua Jenson Button 1 2009 15 50
Alemania Nico Rosberg 1 2016 23 57

* Letra lodiz ageri diren gidariak oraindik ere Munduko Txapelketan parte hartzen ari dira

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekorra Gidaria # 2021ko Espaniarte eguneratua
Lasterketak FinlandiaKimi Raikkonen 336 2001-2009, 2012-2021
Lasterketak (hasierak) FinlandiaKimi Raikkonen 334 2001-2009, 2012-2021
Lasterketak (irabazi) Erresuma BatuaLewis Hamilton 98 2007-2021
Gazteena (hasierak) HerbehereakMax Verstappen 17 urte 166 egun 2015eko Australiako Sari Nagusia
Gazteena (irabazi) HerbehereakMax Verstappen 18 urte 228 egun 2016ko Espainiako Sari Nagusia
Zaharrena MonakoLouis Chiron 58 urte 288 egun 1958ko Monacoko Sari Nagusia
Zaharrena (hasierak) MonakoLouis Chiron 55 urte 292 egun 1955eko Monacoko Sari Nagusia
Zaharrena (irabazi) ItaliaLuigi Fagioli 53 urte 22 egun 1951ko Frantziako Sari Nagusia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]