VIP

Wikipedia, Entziklopedia askea
VIP autobusa, Ghanan. Garai batean "lehen klasea" zeritzona, egun, leku askotan, Vip izendatzen da.
VIP autobusa, Ghana.

VIP edo Vip (nazioarteko bihurtu den ingelesezko akronimo lexikalizatua da, "Very important person" edo pluralean "Very inportant people", "Oso pertsona/jende garrantzitsua"). Arreta edo babes berezia behar duten ekitaldietara bertaratzen diren pertsonaia aipagarriak (goi mailako politikariak, artista ospetsuak, akademiko ospetsuak, kirolaria ospetsuak, pertsona aberats-aberatsak, etab.) izendatzeko hainbat esparrutan erabiltzen den hitza da. Vip kontsiderazioa duten pertsonek egoera jakin batzuetan leku erreserbatuak izaten dituzte. Esate baterako, aireportu batzuetako (edo beste leku publiko eta pribatu batzuetako) eremu erreserbatuetarako sarbidea dute, jende "arruntak" ez bezala.

Euskaraz letra larriz idatzi izan da, jatorriz akronimo bat dela kontuan hartuz eta baita ere letra xehez, hitza lexikalizatu egin delako: vip-aretoa, vip-gunea, vip-sarrerak, etab.[1]

Terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Very important person" (edo errusieraz viesima imenitaia persona) terminoa 1927 eta 1934 artean hasi ei zen erabiltzen, Frantziako Errepublikan bizi ziren eta Erresuma Batura zihoazen errusiar etorkinen hizkuntzan (horietako asko errusiar aristokratak ziren). Esamoldeak, neurri bateraino, 1917an, Errusiako Iraultzaren ondoren, pribilegio eskubidea ematen zieten noble ohien titulu galduak betetzen zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. VIP, Euskalterm. www.euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]