Edukira joan

Valderejoko natura parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valderejo natur parkeko ikuspegia, Valderejo ezagutzeko zentrotik edo parketxetik
Valderejo natur parkeko ikuspegia
Valderejo natur parkeko parketxea
Valderejo natur parkeko Ribera herri abandonatua

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago.

1992an izendatu zuten natura parke.

Mendiak

Lerón (1.240 m.), Karria (1.130m.) eta Vallegrull (1.226 m.) mendiek inguratzen dute parkea.

Flora

Pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz nagusiak.

Fauna

200 animalia espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoena sai arrea da (Gyps fulvus). Halaber, erbiak (Lepus capensis), basurdeak (Sus scrofa), belatxinga mokohoriak (Pyrrochorax pyrrochorax), mendi-tuntunak (Prunella collaris), orkatzak (Capreolus capreolus), arrano beltzak (Aquila chrysaetos) eta otso iberikoak (Canis lupus) ere bertan bizi dira.

Ikustekoak

  • Villamardones-ko hondakinak.
  • San Lorenzoko baseliza.
  • Vallegrull mendia.
  • El Cuboko begiratokia.
  • Purón ibaiaren haitzartea eta ur-jauziak (batek 8 metroko garaiera du).

Ikus, gainera

Kanpo loturak