Carrias (mendia)

Koordenatuak: 42°51′39″N 3°10′35″W / 42.860744°N 3.176481°W / 42.860744; -3.176481
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karria» orritik birbideratua)
Carrias
Datu orokorrak
Garaiera1.130 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′39″N 3°10′35″W / 42.860744°N 3.176481°W / 42.860744; -3.176481
MendikateaAnderejo-Peña Karria mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBoveda edo Tobillas, Arabatik. Arroyo de San Zadornil, Burgostik.

Carrias[1] Arabako mendi bat da, Gaubea haranaren eta Valderejoko natura parkearen artean dagoena. Gaubea mendilerroa Omecillo ibaiaren eskuin bazterrean dago. Carriasen gailurra itsas mailatik 1.130 metro gorago dago, baina Leron haitza, labana bezain zorrotza, 1.239 metrora iristen da. Bovedatik edo Tobillastik abiatuz gero, 500 metro igo behar da. Lalastratik, 215 metroko maila aldaketa dago. Burgosko San Zadornil herritik ere badago igotzerik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi euskal toponimoak, beste hainbatetan bezala, ingurune naturala deskribatzen duela, Carrias izena kareharria terminotik eratorria bailitzateke, hipotesi batek dioenez.

Beste aukera bat gar edo kar hitzetik etortzea litzateke. Bigarren izen horrek «harri» edo «haitz» esan nahi du akitanieraz, eta oso zabalduta dago Pirinioetako nahiz Euskal Herriko toponimoetan.

Gaztelaniazko Peña Carrias, beraz, tautotoponimo bat litzateke, Val de Aran («Arango harana») bezala. Gaztelaniaz Carrias ere esaten zaio batzuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa