Valdespina jauregia
Valdespina jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ermua |
Koordenatuak | 43°11′09″N 2°30′08″W / 43.185941°N 2.502177°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005159 |
13 | |
Valdespina jauregia Ermuan dagoen XVII. mendeko jauregia da. Gaur egun herriko udaletxea da.
Bizkaiko arkitekturako altxorretako bat da.[1] Andrés Orbe Larreategi artzapezpikuak bere jaioterrian eraiki behar zen jauregi baten diseinua Loiolako santutegiko eraikuntza‑lanetan itzal handiko maisu nagusi gisa aurkituko dugun Sebastian Lekuona arkitektoari eskatu zion, berehala Elgoibarko udaletxearen diseinugile modura ere gogoratu beharko dugun honi, alegia. Loiolako lanetan buru‑belarri ari zelarik Orbe gotzainak (1729) deitu zion bere jauregiaren eta Ermuko elizaren dorrea eraiki zitzan. Egitasmo honetan, 1733ko abenduan zendu zen arte jardun zuen Lekuonak, ardura honetan bere koinatua zen Jose Zuaznabarrek ordezkatu zuelarik.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuko jauregia, jauregi solte handi bat da, oinplano karratua eta hiru solairutako altxaera, ganbara gainean duela. Paramentuak hondar‑harri errez egina ditu, bere fatxada nagusian ia dena harlandu isodomoz eta gainerako fatxadak harlangaitz zarpeatuz, ertzetan kuxinduriko harlanduak dituztela. Lau isurialdeko teilatuz eta linternadun kupulaz estaltzen da. Fatxada nagusiari ate burudun bat ikusten zaio, lerronahasizko baketoiez apaindua eta saihetsetan molduraturiko bi leiho; goieneko bi solairuetako bost kaleetan moldurez, girnaldaz eta oxkar zatituz zoragarriro apainduriko ukondoetan eskoratuta daude balkoiak. Fatxada honen ertzetan Orbe eta Larreategitarren bi armarri berdin‑berdin daude. Harrizko erlaitzetan landare gaiak dituzten harburuak ditu.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegi orokorra.
-
Armarria.
-
Eskailerak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Apaolaza, Juan. (2003). 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal artea III.. Open Data Euskadi. Etor-Ostoa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).