Valentí Almirall
Valentí Almirall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Valentí Almirall i Llozer |
Jaiotza | Bartzelona, 1841eko martxoaren 8a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1904ko ekainaren 20a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Poblenou hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea, kazetaria eta abokatua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Ateneu Barcelonès |
Izengoitia(k) | Josep Comas i Triadó |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Errepublikano Demokratiko Federala Q8343559 |
Valentí Almirall politikari katalana izan zen (Bartzelona, 1841eko martxoaren 8a - Bartzelona, 1904ko ekainaren 20a). Pi i Margallen Alderdi Errepublikazale Federalean abiatu zen politika-alorrean (1868). Tortosako Itunaren antolatzaileetariko bat izan zen (1869). Bi egunkariren sortzaile eta zuzendaria: El estado catalán (1869) eta Diari català (1879), katalanez egindako lehen egunkaria. Kataluniako estatuaren aldarrikapen-saioan esku hartu zuen; saio hori Pi i Margallek eragotzi zuen (1873). Lehengo alderdia utzirik, Centre Català (1882) eraiki zuen Kataluniako autonomiaren alde zeuden guztiak biltzeko asmoan. 1885ean Alfontso XII.ari aurkezturiko Memorial de agravios delakoaren idazleetariko bat izan zen. Almirallen obra nagusiak: España tal cual es (1886) eta Lo catalanisme (1886).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.