Francesc Pi i Margall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francesc Pi i Margall
Pi y margall.jpg
President of the Republic of Spain Itzuli

1873ko ekainaren 11 - 1873ko uztailaren 18a
Estanislao Figueras Itzuli - Nicolás Salmerón y García Itzuli
Madrilgo Udaleko zinegotzia


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Izen osoa Francisco Pi y Margall
Jaiotza Bartzelona1824ko apirilaren 29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1901eko azaroaren 29a (77 urte)
Hobiratze lekua Madrilgo hilerri zibila
Familia
Ezkontidea(k) Petra Arsuaga Goicoechea Itzuli  (1854ko ekainaren 22a -  1901eko azaroaren 29a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak esperantoa
katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, filosofoa, historialaria, idazlea, legelaria, esperantista, abokatua, ekonomialaria, kazetaria eta Ministroa
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Demokratikoa
Alderdi Errepublikano Demokratiko Federala
Firma pi y margall.png

Francesc Pi i Margall, gehienetan Francisco Pi y Margall gaztelaniazko grafiaz ezaguna (Bartzelona, 1824ko apirilaren 20a - Madril, 1901eko azaroaren 29a), Espainiako Lehen Errepublikako presidentea (1873ko ekainaren 11tik uztailaren 18ra) eta Ministroen Kontseiluko presidentea izan zen. Eredu federalistaren aldekoa, Phoudhonen eragina izan zuen. XIX. mendeko bigarren zatiko pentsalari intelektual onenetariko eredu hartua izan da.

Errepublikano federalisten presidentea izan zen. Hauteskundeak irabazi eta gero, hainbat gorabehera izan ziren Espainia antolatzeko erari dagokionez. Horregatik, errepublikano federalistak bi taldetan banatu ziren: moldagarriak (Pi i Margallen eskutik) eta gogorrak. Moldagarriek zioten gizartean garrantzitsuena ordena lortzea zela. Horiek, goitik beherako antolaketaren alde zeuden; hau da, erabaki guztiak pertsona bakarrak —agintea zuenak— hartu behar zituela zeritzoten. Gogorrek, berriz, federazioa behetik eraiki behar zela zioten; hots, herriak hartu behar zituela erabakiak, eta horrela ordena etorriko zela.

Moldagarriek eta gogorrek, bada, konstituzio federalaren proiektu bana aurkeztu zuten, eta gogorrena onartu ez zenez, gogorrek Gorteetatik alde egin zuten. Ondorioz, iraultza kantonalak antolatu ziren eta horrek Pi i Margallen gobernuaren garapena eragotzi zuen. Gainera, haren Konstituzio proiektuari onespena eman ez ziotenez, dimisioa aurkeztu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere inteligentzia eta gauza gehiago jakitearen grina goiz hasi zen garatzen eta zazpi urte zituela seminarioan sartu zen. Familia umilentzat ikasketak eduki ahal izateko modu bakarra zelako momentu horretan. Hamazazpi urte zituenean Unibertsitatean sartu zen eta Filosofia karrera bukatu, geroago Legeen karrera egiteko. 24urtekin doktoratu egin zen. 1847. urtean, Madrilera joan zen eta El Correo egunkarian kritikak idazten jardun zuen, Kataluniako bankuan jarduten zuen bitartean. Geroago egunkarian lan egiteari utzi zuen, haren artikulu baten ondorioz, komunikabidea itxi baitzen, Narváez gobernuan zegoen bitartean: geroago, artikuluak goitizenez idatzi behar izan zituen.

Gizon politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848. urtean Alderdi Demokrata baten kide egin zen, eta 1854. urtean letrak utzi zituen, politikan jarduteko. Urte gutxi igarota bere ezagun egin zen, bere lankideen eta beste partiduen artean. 1854. urteko Madrilgo altxamenduan parte zuzena hartu zuen, dei erradikalen egile izanda. Horrexegatik kartzelan urte batzuk pasa behar izan zituen. Urte berean doktrina politiko bat azaleratu zuen, monarkia eta Eliza kritikatzen zuena eta soluzio bezala iraultza demokratikoa ematen. Garatzen zen ideia nagusiena askatasuna zen. 1864. urtean, Pi i Margall politika eta ekonomiako ikasketan ematen hasi zen. Klase guztietako gazteak, intelektualak eta langileak joaten ziren, eta pasabideak nahiz eskailerak betetzen zituen. Ikasgai eta konferentzia haietan errepublikaren oinarriak azaltzen ziren, gobernuak debekatu zituen arte.

Erbestealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864. urtetik Pi i Margall-ek monarkiaren aurka konspiratu zuen. Prim ordea, altxamendu asko bultzatu zituen Elisabet II.a Borboikoak progresistei gobernura deitzeko baina ez zuten ezertarako balio izan. Narváez, gobernutik, errepresioa bultzatu zuen. Demokrata eta progresista askok Frantziara ihes egin beharra izan zuten. Poliziak Pi i Margallen etxea asaltatu zuen, esker onez, ihes egiteko eta kartzela saihesteko denbora nahikoa izan zuen, eta Frantziara ihes joan zen, Parisera heldu arte.

Parisen egoteak Phoudhonen ezaguera sakontzeko aukera eman zion, bere pentsaeran influentzia handia izan zuena, bere uste federalak baieztatzeko bultzatu baitzion. Parisen dagoen bitartean erdarara itzuliko ditu Phoudhonen obra nagusiak, zeharkako modu batean, espainiar anarkismoan parte hartzen.

Espainiaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868an, Topete almiranteak Cadizen zeuden ontzidien auka altxatu zen: Prim Gibraltartik elkartu zen, eta iraultza nagusitzen ari zen. González Bravo diktadorea kargua utzi eta Elisabet II.ak Jose Gutiérrez de la Concha izendatu zuen gobernuko presidente. Elisabet II.ak eta bere gortea frantziar frontea zeharkatu zuten. Hala ere, Pi i Margall ez zen Espainiara itzuli, erregimen berriak estatuak behar zuen oinarrizko erreformak jazarriko ez zituela uste baitzuen. La Gloriosa iraultza Espainiara itzultzeko aukera eman zion berriro ere.

Diputatu eta ministro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pi i Margall Parisetik itzultzea erabaki zuen. Behin betikoa ez zen gobernuak oinarrizko askatasunak ezarri zituen eta 1868an Espainian lehen aldiz sufragio unibertsalez udal hauteskundeak egin ziren. Geroago diputatuena egingo zen. Partidu Demokratikoa bitan banatu zen; alde batetik Monarkia demokratikoa zegoen, bestetik, Erregimen errepublikano eta federala. Pi i Margall diputatu akta jaso zuen errepublikanoa izan zen. Zatiketa horrekin partidu Errepublikano Demokratiko Federala sortu zen eta Pi i Margall errepublikanoak ziren gutxiengo horietatik nabarmentzen hasiko zen. Pi i Margall ez zuen inoiz monarkikoei lagundu nahi izan, eta horregatik 1869ko Konstituzioaren aurka jarri zuen, baina izaera monarkiko-demokratikoa zuen konstituzioa Gorteetan onartua izan zen eta Espainiarentzat beste errege bat bilatzea erabaki zen.

Errepublikanoak, monarkiaren aurkariak, Espainia osoan horren kontra predikatzen joan ziren, eta Errepublika federal baten alde positiboak ematen.

Errepublikanoak Prim jenerala, errege berria aurkitzeko enkargatua, gogaitzen hasi ziren; horrexegatik, Castelarri eta Pi i Margalli Ogasun eta Sustapen ministro karguak eskaini zizkien; hala ere, mugimendu errepublikanoa kontrolatzeko saiakerak ez zuen ezertarako balio izan, atzera itzultzerik ez zuelako. Bitartean, Pi i Margallek arrakasta handia lortu zuen bere partiduan; horrela, 1870. urtetik aurrera berak gidatu zuen. Azaroan diputatuek monarka berria zen izango zen bozkatu zuten, baina Pi i Margallek ez zuen Amadeo Savoiakoa onartu, eta bere partiduan egoera ezegonkorra hasi zen.

Lehen errepublikaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1873ko otsailaren 11an, Amadeo Savoiakoa Espainiako tronutik abdikatu zuela publiko egin zenean, Biltzar Nazionalak, lehen errepublika aldarrikatu zuen. Errepublikaren lehen gobernuan, Pi i Margall Herrizaintza ministro zen. Lehen gobernuan, oso ahula izan zen eta oso gutxi iraun zuen. Presidenteak Espainiako arazoei aurre egin ezin zuenez, Frantziara erbesteratu eta kargua utzi zuen.

Errepublikaren presidente[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Figuerasen dimisioarekin, Gorte Konstituziogileak gobernu berria hautatu zuten. Francisco Pi i Margall botere exekutiboaren presidente izendatu zuten. Presidente zen bitartean, 1873ko Konstituzioa proposatu zen, baina ez zen inoiz indarrean sartu. Hala ere, erreforma programa zabal bat bildu zuen. Besteak beste:

  • Kolonoen eta errentadunen arteko lurren banaketa
  • Armadako erabileraren berrezarpena, diziplina neurriak kontuan harturik.
  • Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa.
  • Esklabotza indargabetzea.
  • Ikaskuntza nahitaezkoa eta doakoa izatea.
  • Gazteen lana mugatzea.
  • Elkarteen eskubideen zabalkuntza, langile elkarte berrientzat onuragarria izango dena.
  • Langile lan orduen txikitzea.

Dimisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pi i Margall irudikatzen duen karikatura politikoa: lehendakariak ezin du federalismoa (jantzi tradizionalezko ume bihurriak) gainditu.

Erreforma asko aldarrikatu zituen arren eta Konstituzioaren proposamena izan arren, bizitzen ari zen gertaera guztiak Pi i Margall gainditu zuten. Komunitate batzuetan, federalismoaren aldeko proposamenen neurrien tramite legalek luze jotzen zutela ikusita, joera independentea aldarrikatu zuten, beraien politika, polizia berria, diruaren jaulkipena, altxamenduak, lege partikularra eginez. Horrela sortu zen kantonalismoa: Levanten eta Andaluzian gertatu zen gehienbat, eta arazo handiak sortu zituen Errepublikan.

Egoera ikusita, Kubako independentzia gerra eta gerra karlista zela eta, Pi i Margallen aurkariek bera mugimendu kantonalaren buruzagi zela inplikatzeko ahaleginak gehituz, Pi i Margallen dimisioa ekarri zuen, 1873ko uztailaren 18an. Luze eta alferreko negoziazioen ondoren, gobernu errepresioa kantonalista matxinatuen aurka ez erabiltzeko. Handik gutxira, La República de 1873 liburua idatzi zuen: balantze autokritikoa egin zuen, bere kudeaketa publikoak nolakoak izan ziren argitzen, purismo legalista baten presa izan zela onartuz, haren usteen aurkakoa, eta bere indarra Errepublika sendotzeko zerbitzurako balio zuen zalantzan jarri zuela.

Errepublikaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren dimisioaren ondoren, Gorte konstituziogileek Nicolás Salmerón izendatu zuten. Gobernu horretan, Pi i Margallen lanak nolako bolumena hartu zuen egiazta zitekeen. Politika zorrotza izan zen, gastu handirik gabea; horregatik Errepublikak baliabide handiak eskura zeuzkan. Presidente berriak, bi hilabete geroago, kontzientzia arazoak zituela esanez, zortzi heriotza zigor izenpetu zituenez, dimititu egin zuen.

Hauteskunde berrietan, Emilio Castelar irten zen garaile, Pi i Margallen gainetik, presidente izatera kandidatu izan zen eta. Herriaren arazoak zuzentzeko helburuarekin, berme konstituzionalak eta Gorteak eteteko baimena eman zitzaion. Hala ere, horrek Lehen Errepublikaren amaiera erraztu zuen. Errepublikaren traba nagusiak hauexek izan ziren: karlismoa, Kubako independentzia-gerra, kantonalismoa eta partiduen arteko gatazkak.

Monarkiaren berrezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)»

Presidente izateari utzi zuenean, Pi i Margall aliantza zentro-eskerra berregitea saiatu zen, baina Pavía jeneralaren estatu kolpeak saiaketa galarazi zuen. 1874ko urtarrilean, Gortetan bilduta zeuden, presidente berria nor izango zen aukeratzen. Orduan Pavía jeneralak estatu kolpea eman zuen. Hasiera batean, presidentzia Castelarri eskaini zion, baina horrek ezetz erantzun zion, inolako arrazoirik eman gabe. Gobernuburu Serrano izendatu zen, monarkia berrezarri zen arte eta Alfontso XII.a Borboitarra errege izendatu zen.

Gauzak horrela, Pi i Margall derrigortuta utzi behar izan zuen politika, eta abokatu moduan segi. Liburu berri bat ere idatzi zuen, errepublikaren ideiak jasotzen zituena eta beraren Errepublikaren gestio motz baina sakonen ideia printzipalak.

Bizitza politika aktibo eta XIX. menderako munda handikoa izan ondoren, Francisco Pi i Margall, 66 urte zituela, Madrilgo bere etxean hil zen, 1901eko azaroaren 29an.

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La España Pintoresca, 1841.
  • Historia de la Pintura, 1851.
  • Estudios de la Edad Media, 1851. Lehen aldiz 1873an argitaratua.
  • El eco de la revolución, 1854.
  • La reacción y la revolución, 1855.
  • Declaración de los treinta, 1864.
  • La República de 1873, 1874.
  • Joyas literarias, 1876.
  • Las nacionalidades, 1877.
  • Historia General de América, 1878.
  • La Federación, 1880.
  • Observaciones sobre el carácter de Don Juan Tenorio, 1884.
  • Las luchas de nuestros días, 1884.
  • Primeros diálogos, data gabe.
  • Amadeo de Saboya, data gabe.
  • Programa del Partido Federal, 1894.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Pi i Margall Aldatu lotura Wikidatan