Valentziako ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Valentziako ituna 1488ko martxoan Valentzian Katalina I.a Nafarroakoa eta Joanes III.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginak eta Fernando II.a Aragoikoa eta Elisabet I.a Gaztelakoa errege-erregina katolikoek sinatutako ituna izan zen.

Nafarroako konkistaren aurretikoa zen itun honen arabera Nafarroako erregeek erresumaren babesa laga zieten Gaztelako Erresumak inposaturiko blokeo ekonomikoa saihestea eta merkataritzaren mugak irekitzearen truke.

Errege-erregina katolikoek ez zituzten Nafarroako tronuarekiko Katalinaren eskubideak aintzat hartu, Fernando II.a Aragoikoak berarentzat nahi zituelako.

Nafarroan gudaroste gaztelarrak izatea ere inposatu zuten, Juan de Riberak zuzendutakoak. Beharrezkoa baldin bazuten, gaztelarrek jadanik bere armada Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian zuten.

Gainera nafarrek Gurutzadaren bulda ordaindu behar zuten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]