Valmar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Valmar edo Valimar, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Silmarillion lanean, Valarren hiriburua eta egoitza da. Valinorren zegoen, Taniquetil mendiaren oinpean hedatzen ziren lautada zabaletan. Ardako Udaberriaren ondoren eraiki zen, Valarrak, Amanera bizitzen joan zirenean.

Harri zuri gogorrez eginiko harresi altudun hiri bat zen, eta, bere barnean, kontaezinbeste mantsio zeuden zilarrezko kupula ederrekin eta urrezko dorreekin, non Valar eta Maiar gehienak bizi ziren. Hiria, bertako urrezko eta zilarrezko kanpai ugariek egiten zuten musikagatik ospetsua zen. Urrezko Ate Handi bat irekitzen zen Mendebalderantz.

Valmarreko toki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezellohar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezellohar, muino berde eder bat da, Urrezko Atearen ezkerrean dagoena, Valmarreko harresietatik kanpo, Yavannak Valinorreko Bi Zuhaitzak erein zituen tokia, han hazi eta loratu zirenak. Niennak, "hiletaria"k, bere malkoekin ureztatu zituen.

Mahanaxar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Atearen aurrean, Mahanaxarra edo "Epaiketaren Eraztuna" zegoen. Tronu zuridun zirkulu zabal bat zen, non Valarrak Kontseiluan edo epaiketa bat ospatzeko biltzen ziren; Manwëk eta Vardak presidituak, gorenengoko tronuetan esertzen zirenak.

Mahanaxarrean bildu zen Melkor harrapatzea erabaki zuen Kontseilua, Botereen Gerra deitu izan zenean, Lehenengo Jaioei Valinorrera joatea baimentzeko. Aurretik, eta Elfoen jaiotza eta iritsiera prestatzeko, Vardak izarrak sortzea erabaki zen.

Melkor, bi aldiz egon zen Valarren Kontseiluaren aurrean. Angainorrekin lotua, buruz behera eta begiak bendatuta, Mandoseko Geletan preso egotera zigortzen zuen epaia entzun zuen. Hiru aro beranduago, berriz ere Kontseiluaren aurrean agertu zen, damu faltsu bat erakutsiz, eta, ondorioz, askatua izan zen eta Amanetik aske ibiltzen utzi zitzaion, Tulkasen nahiaren aurka.

Fëanorrek ere agertu behar izan zuen Epaiketaren Eraztunean, Silmarilak, hauek, Bi Zuhaitzen argia ordezkatzeko emateari uko egin zionean. Kasu horretan, Formenosen zigortu zuten.

Mahanaxarrean egon zen beste pertsonaia bat, Eärendil izan zen, nork Valarrei laguntza eskatu zien Melkorrek Erdialdeko Lurraldean zuen boterearekin amaitzeko. Eskatu zuena emateaz gain, berari eta bere semeei, Elfoen ala Gizakien arrazakoa izan nahi zuten aukeratzera eman zieten.