Vampire Killer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vampire Killer
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaAkumajō Dorakyura eta Akumajō Dorakyura
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaKonami
Banatze bideaROM cartridge (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaMetroidvania
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMSX
TelesailaCastlevania (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaKonami
Bestelako lanak
MusikagileaKinuyo Yamashita
IMDB: tt2048693 Edit the value on Wikidata

Vampire Killer (japonieraz: 悪魔城ドラキュラ Akumajō Dorakyura?) Konami japoniar enpresak 1986an garatutako bideo-jokoa da. Castlevania sailekoa, MSX kontsolarako egin zuten.[1]

NESen Castlevaniaren argumentu bera zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Drakula berriro itzuli da. Transilvaniako gaztelu zahar batean gaude. Simon Belmontek, Castlevania sagako heroi ezagunenak, aurre egingo die Kondearen gaztelu handiaren bazter bakoitzean dauden arriskuei.

Antzinatik, transilvaniar jendeak "Christopher heroiaren kondairari" buruz hitz egiten zuen. Ehun urtean behin, etsaiek Drakula banpiroa berpiztera jotzen dute, Colberten Dorrean giltzapetua, non heroi legendarioak Colbert Dorrea zigilatu zuen. Eta ehun urte igaro dira Drakula Colberten dorrean zigilatu zutenetik.

Pazko gau batean, hodeiek zerua estaltzen dute ekaitza ilunpetan dabilenean... Gaizkia itzuli egin da. Espiritu txarrek eta paganoek hiria eraitsi dute. Krisi hau konpontzeko, Simon Belmont Christopherren ondorengoak, Vampire Killer, bere aitarengandik jasotako zigor sorgindua eskuan duela, Drakula kondearen gaztelura zuzentzen du bere bidea, izpiritu gaiztoek maiz erabiltzen duten gaztelura, mehatxuari berriro amaiera emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) McFerran, Damien. (2023-1-2). «Best Castlevania Games - Every Castlevania Game Ranked» Time Extension.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bideo-joko Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.