James Alfred Van Allen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Alfred Van Allen
VanAllen.gif
Bizitza
Jaiotza Mount Pleasant1914ko irailaren 7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Iowa City2006ko abuztuaren 9a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Bihotz-gutxiegitasuna)
Hezkuntza
Heziketa Iowa Wesleyan College 1935) : fisika
University of Iowa
(1935 - 1939) : fisika
Hezkuntza-maila Zientziatan graduatua
Master of Sciencea
Ph.D.a
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, astronomoa, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Carnegie Institution for Science  (1939 -  1942)
University of Iowa  (1951 -  1985)
Lan nabarmenak Van Allenen gerrikoak
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Suediako Zientzien Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
James Alfred Van Allen

James Alfred Van Allen (Mount Pleasant, Iowa, 1914ko irailaren 7a - Iowa City, Iowa, 2006ko abuztuaren 9a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen, bere izena eman zaien irrada-eraztunak aurkitu zituena.

Bigarren Mundu Gerran irratiz gidatutako kohete bat diseinatzen jardun zuen. Lehenengo satelite artifizialek bidalitako informazioa aztertuz bere izeneko irrada-eraztunak aurkitu zituen, Van Allenen gerrikoak: Lurraren magnetismo-eremuan garaiera handian energia handiz kargatutako partikulak biltzen diren eraztun gisako bi eremu. Bi eremuen artean ez da etenik, baina energiaz kargatutako partikulak dentsitate handiagoan dauden bi eremu bereiz daitezke: apalena eta garaiena. Eremu edo eraztunik apalena lurrazaletik 3.000 km ingurura dago; eraztun garaiena, berriz, lurrazaletik 15.000-20.000 km ingurura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Alfred Van Allen Aldatu lotura Wikidatan