Edukira joan

Vauban (Friburgo)

Koordenatuak: 47°58′33″N 7°49′29″E / 47.97583°N 7.82472°E / 47.97583; 7.82472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oholezko fatxadak.

Vauban Friburgon (Alemanian) dagoen ekoauzoa da, hirigunetik 4km hegoaldera dagoena eta 5.000 biztanle eta 600 lanpostu dituena. Frantziar base militarraren lekuan kokatua (Vauban ingeniariaren omenez izendatua), "eredu iraunkorreko auzo" izateko eraiki da.

Eraikuntza 1990eko hamarkada erdialdean hasi zen, eta 2001ean 2000 biztanle inguru zituen dagoeneko. Lanak 2006an amaitu ziren eta egun 5.500 biztanle inguru ditu, 38 hektareako eremuan.

Lekuaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen hegoaldean, orube honetan 1936an eraikitako kaserna bat zegoen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Alemanian kokatutako frantziar indarrek okupatua. 1992ko abuztuan, militarrek lekua utzi zuten.

Urte guzti batzuetan kaserna okupatua izan zen, baina 1996an udalak auzo berri bat egitea erabaki zuen, garapen iraunkorrean oinarrituta.

Eraikuntza iraunkorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza guztiak energia kontsumo txikiko sistemak erabiliz eraiki dira, horietako 100 passivhaus delako energia kontsumo ultra-txikiko sisteman[1]. Beste eraikin batzuk kogenerazioa erabiliz berotzen dira, egur ezpalak errez. Hala ere, gehiengoak eguzki-pilatzaileak edo plaka fotovoltaikoak dituzte[2].

Munduko lehen auzoa da energia-balantze positiboa duena. Soberako energia saldu egiten da, beste edozein etxebizitzek erabili ahal izateko[3].

Tranbia batek hirigunearekin lotura egiten du 2006tik. Ibilbidea bera auzoarekin batera diseinatu zen, etxebizitza guztiek tranbia geraleku bat hurbil izateko asmoarekin. Hala ere, bidegorri sareak hirigunean 15 minututan egoteko aukera ematen du.

Espazio publikoa, jolaskaleak (Spielstrassen) eta etxebizitzen lorategi pribatuen azalera handitzeko asmoz, ibilgailu pribatuen erabilera era zorrotzean gutxitu da. Barneko zirkulazioa 5 km/h gehienezko abiadura debekua du eta parking pribatu zein publikoa auzoaren perimetroan kokatzen dira. Gainera, biztanleen %25 bakarrik dute automobila (2009), baina udal ibilgailuak alokatu daitezke asteburuko irtenaldiak edo erosketak egiteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


47°58′33″N 7°49′29″E / 47.97583°N 7.82472°E / 47.97583; 7.82472