Friburgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Friburgo
Freiburg im Breisgau
 Alemania
Freiburger Münster.jpg
Flagge Freiburg im Breisgau.svg DEU Freiburg im Breisgau COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergFriburgo
Alkatea Martin Horn Itzuli
Izen ofiziala Freiburg im Breisgau
Jatorrizko izena Freiburg im Breisgau
Posta kodea 79098–79117
Udal kodea 08311000
Geografia
Koordenatuak 47° 59′ 41″ N, 7° 50′ 59″ E / 47.994722222222°N,7.8497222222222°E / 47.994722222222; 7.8497222222222Koordenatuak: 47° 59′ 41″ N, 7° 50′ 59″ E / 47.994722222222°N,7.8497222222222°E / 47.994722222222; 7.8497222222222
Friburgo hemen kokatua: Alemania
Friburgo
Friburgo
Friburgo (Alemania)
Baden-Württemberg FR (town).svg
Azalera 153.04 km²
Altuera 278 m
Mugakideak Breisgau-Hochschwarzwald Itzuli
Demografia
Biztanleria 229.636 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 1.500,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0761, 07664, 07665
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Besançon, Innsbruck, Padua, Guildford, Madison, Matsuyama, Lviv, Granada, Isfahan, Wiwilí de Jinotega Itzuli eta Jiaozuo
Matrikula FR
www.freiburg.de/
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Friburgo (argipena)»

Friburgo[1] edo Friburgo Breisgau[1] (alemanez Freiburg im Breisgau) Baden-Württemberg estatuko hiri bat da, Alemanian, Breisgau eremuan, Oihan Beltzaren mendebaldean. Friburgo eskualdeko hiriburua da. 224.191 biztanle zituen 2010ean.

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dreisam ibaiaren inguruan kokatzen da, Scholssbergen magaletan. Hiriaren inguruan Rosskopf eta Bromberg mendiak daude ekialdean eta Schönberg eta Tubiberg hegoaldean. Kaiserstuhl mendien eremua mendebaldean du.

Klima epel eta hezea du. 10'8 °C-ko batezbesteko tenperaturarekin Alemaniako hiri beroenetakoa da. Dena den esan beharra dago tenperatura asko aldatzen dela hiria dagoen lautadatik inguratzen duten mendietara. Prezipiatazioek bestalde Alemaniako batezbestekoa gainditzen dute, 954mm, eta gehienbat udan izaten dira.

Datu klimatikoak (Friburgo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 6 11 16 20 23 26 25 21 15 8 7 15.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -2 1 4 8 12 13 13 11 6 2 -2 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41 41 53 66 81 99 89 86 79 74 58 51 818
Iturria: [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friburgo 1120an Zähringerreko Dukeak izenak dioen bezala, Freiburg (hiri askea), 1090an eraikitako gazteluarekiko autonomiarekin. Koloniako ereduari jarraiki, berehala hartu zuen merkatua egiteko eskubidea eta Oihan Beltzeko merkatalgune garrantzitsu bihurtu zen. Zilarra, artilea eta egurraren esportazioan oinarritu zuen ekonomia. 1200an katedrala eraikitzen hasi zen.

Merkatal etxe historikoa, 1897

Schauinsland mendiko zilar meategiek Friburgo aberastu zuten Europako hiri aberatsenetako izateraino eta Friburgotarrek Zähringerreko Dukeari 15.000 mila marko ordaidu zizkioten indartsuagoak ziren Habsburgotarren babesean jartzeko. Hauek Austria Urrunaren (Austriatik kanpora Habsburgotarrek zituzten lurren) hiriburu ezarri zuten eta harresiak altxatu zituzten. Garai hartan 8.000 biztanle eta 30 eliza zeuden hirian. 1457an Alberto VI.a Austriakoak Unibertsitatea sortu zuen.

XVItik urrerako mendeak gogorrak izan ziren hiriarentzat. Erreforma Protestantea onartu ez eta Katoliko izatea erabaki zuen. Izurriek eraginda sorgin ehizak izan ziren (1536, 1599) eta sorgin ugari erre zituzten. Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-48) Friburgoren populazioa 10.000tik 2.000ra jeitsi zuen eta hiria eskuz esku ibili zuten austriarrek, frantziarrek, suediarrek eta espainiarrek, 1745ean berriro Austriak hartu zuen arte. Napoleonek 1805ean Rhineko Konfederazioan sartu zuen eta 1815etik aurrera Badenen egon da.

Bigarren Mundu Gerran britainiarrek gogor bonbakatu zuten eta 1945ean Frantziarren Okupazio eremua gelditu zen. Frantziako armadak bertan jarraitu izan du 1991 arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Friburgoko Münster (Freiburger Münster): 1200 eta 1330 artean eraikitako katedrale gotikoa da. Dorre ikusgarria du 116 metrotako garaiera duena.
  • Merkatal etxe historikoa (Historisches Kaufhaus): XVI mendeko etxe gotikoa, inguruko finantza erdigunea izateko egina.
  • Schlossberg mendia: "Gazteluaren mendia" esan nahi du. Bertan oraindik 1090an eraikitako gazteluaren hondarrak ikus daitezke.
  • Unibertsitate auzoa: Antzinako eraikinak eta art nouveau estiloko eraikinak nahasten dira auzo honetan.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Vauban (Friburgo)»

Vauban hirian dagoen ekoauzoa da, 5.000 biztanle eta 600 lanpostu dituena, "eredu iraunkorreko auzo" izateko eraiki da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol taldea Freiburger FC da. Gaur egun behe mailatan ari bada ere 1907an Alemaniako Txapelketa irabazi zuen.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friburgo ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b 157. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-14.
  2. http://www.intellicast.com/Local/History.aspx?location=GMXX0041 Intellicast

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friburgo Aldatu lotura Wikidatan