Vecunia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Vecunia toponimoa Loiuko Axpolueta[oh 1] errotaren inguruan zegoen harritzarra batean zegoen idatzita. Testigantza Gabriel Henaok bere Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria obra garrantzitsuan (hiru liburuki, 1689-1691) jaso zuen[1]. Antza harritzar horrek idazkun hau zuen: "Vecunienses hoc munierunt"[2], hau da "Vecuniatarrek egin zuten hau". Idazkunaren interpretazioan Henaok ziur aski bide hura "Vecunia izeneko herriko jendeak egin zuela".[3] Harria XIX. mendearen erdialdean desagertu zen.

Hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Unzueta Portilla[4] eta Fernando Fernández Palacios[5] arkeologoek "Vecunia" egungo "Begoña" dela defendatzen dute[6]. Ez dago garbi Vecunia horren mugak non zeuden baina, antza, Loiuraino ailegatzen zen. Baina zer zen Vecunia? Arkeologo horiek hiru hipotesi eman dute:

  • Erromatarrek sortutako civitas, maila ertaineko hiria.
  • Erromatarrak heldu aurretik mendietako goialdeetan zegoen herri harresiduna.
  • Goi Erdi Aroan mendialdetan sortutako herri berri bat.[7]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aspelueta-atxa edo Aspelueta. Gaur egun Butron-errota edo Txistu-errota den errotaren ondoan. ikusi: Molinos del Txorierri. https://leyendotxorierri.wordpress.com/2019/04/16/molinos-del-txorierri/ eta http://hedatuz.euskomedia.org/2018/1/14263318.pdf

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HENAO, GABRIEL, 1689. Averiguaciones de las antiguedades de Cantabria : enderezadas principalmente a descubrir las de Guipuzcoa, Vizcaya y Alaba, prouincias contenidas en ella. Salamanca: Eugenio Antonio Garcia. Ikusgai online Cervantes Virutal-en
  2. CIL II, *243 = HEp 2003/04, 725.  EDCS-ID: EDCS-34400137
  3. ORTEGA LAHERA, HEKTOR, 2018. Gomutan. Bilboko historiaren atal ezezagunak. Bilbo: Erroa. ISBN: 978-84-948076-0-2
  4. «Unzueta Portilla, Miguel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-03.
  5. (Gaztelaniaz) «Fernando Fernández Palacios» Dialnet . Noiz kontsultatua: 2020-05-03.
  6. UNZUETA, MIGUEL eta FERNÁNDEZ, FERNANDO, 2003. Vecunienses hoc munierunt. Complutum, 2013,24 (1) lib.: 131-150 or.
  7. ORTEGA, HECTOR, 2019. "Vecuniarren mezu misteriotsua [pdf]", Bilbao, 349 zk., 2019ko uztaila, 42 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]