Edukira joan

Vecunia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vecunia toponimoa Loiuko Axpolueta[oh 1] errotaren inguruan zegoen harritzar batean omen zegoen idatzita. Testigantza hori Gabriel Henaok bere Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria obra garrantzitsuan (hiru liburuki, 1689-1691) eman zuen[1]. Antza, harritzar horrek latinezko idazkun hau zuen: "Vecunienses hoc munierunt"[2], hau da "Vecuniatarrek egin zuten hau". munierunt latinezko aditza bideak egitea edo gotorlekuak egitearekin adierazteko erabiltzen zen aditza denez, eta han gotorlekurik egon ez zenez, Gabriel Henaok proposatu zuen bide baten egileak oritzeko inskripzio bat izango zela. Beraz, bide hura "Vecunia izeneko herriko jendeak egin zuela".[3] Harria XIX. mendearen erdialdean desagertu omen zen.

Ez da beste testigantza zuzenik egon idazkun horrena eta Hübnerrek faltsutzat eman zuen[4].

Miguel Unzueta Portilla eta Fernando Fernández Palacios arkeologoek "Vecunia" egungo "Begoña" dela defendatu zuten[5]. Ez zuten garbi ikusi Vecunia horren mugak non zeuden baina, antza, Loiuraino ailegatzen ziren. Arkeologoek Vecunia horren nortasuna azaltzeko hiru hipotesi proposatu zituzten:

  • Erromatarrek sortutako civitas delako bat, maila ertaineko hiria.
  • Erromatarrak heldu aurretik mendietako goialdeetan zegoen herri harresiduna.
  • Goi Erdi Aroan mendialdetan sortutako herri berri bat.[6]

Euskara oinarri hartuta, Begoña izenean "beheko muinoa" edo "behe muino" irakurri izan dute beste ikerlari batzuek, Juan Ramón Iturriza, Andres Eliseo Mañarikua, besteak beste.

  1. Aspelueta-atxa edo Aspelueta. Gaur egun Butron-errota edo Txistu-errota den errotaren ondoan. ikusi: Molinos del Txorierri. https://leyendotxorierri.wordpress.com/2019/04/16/molinos-del-txorierri/ eta http://hedatuz.euskomedia.org/2018/1/14263318.pdf[Betiko hautsitako esteka]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. HENAO, GABRIEL, 1689. Averiguaciones de las antiguedades de Cantabria : enderezadas principalmente a descubrir las de Guipuzcoa, Vizcaya y Alaba, prouincias contenidas en ella. Salamanca: Eugenio Antonio Garcia. Ikusgai online Cervantes Virutal-en
  2. CIL II, *243 = HEp 2003/04, 725.  EDCS-ID: EDCS-34400137
  3. ORTEGA LAHERA, HEKTOR, 2018. Gomutan. Bilboko historiaren atal ezezagunak. Bilbo: Erroa. ISBN: 978-84-948076-0-2
  4. «LEHOINABARRA: EL SIGNIFICADO DE BEGOÑA Y EL FAKE VECUNIA» LEHOINABARRA (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  5. UNZUETA, MIGUEL eta FERNÁNDEZ, FERNANDO, 2003. Vecunienses hoc munierunt. Complutum, 2013,24 (1) lib.: 131-150 or.
  6. ORTEGA, HECTOR, 2019. "Vecuniarren mezu misteriotsua [pdf]", Bilbao, 349 zk., 2019ko uztaila, 42 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]