Venasqueko bataiotegia
Venasqueko bataiotegia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
Departamendua | Vaucluse |
Frantziako udalerri | Venasque |
Koordenatuak | 43°59′49″N 5°08′44″E / 43.997°N 5.14554°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte aurre-erromanikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00082204 |
Venasqueko bataiotegia (frantsesez: Baptistère de Venasque) Merovingiarren garaian, VI. mendean, Vaucluse Frantziako departamenduaren Venasque herrian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina lurraldean, altxatutako bataiotegia da. Garai erromanikoan berreraikia izan zen. 1840tik Monumentu Historikoaren izendapena du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz, leku berean, ziur aski, tenplu erromatar bat zegoen. Zeini eskainita ote zegoen ez dago garbi: Diana, Venus edo Merkurio izan zitekeen. VI. mendean bataiotegia eraiki zen. Tradizioaren arabera Lérinsgo monasterioaren San Siffreinek altxatzeko agindua eman zuen. Siffrein Venasqueko apezpikua izan zen.[2]
Bataiotegiaren funtzioa murgiltzeko bataioa egitea zen: urtean bitan apezpikuak katekumeno helduei egiten zien eta horregatik eraikin handia behar zen.[3]
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak lau abside ditu. Abside bakoitzean garaipenaren arku bat zegoen, bi zutabe monolitiko handiekin helduta; halaber, esfera-laurdeneko ganga dute, bost arkutan helduta, hauek sei zutabe monolitiko txikiagoen gainean jarrita. Lau absideak XI. mendean berreraiki ziren.
Dirudienez, eraikuntzan Erroma garaiko tenpluaren materialak berrerabili ziren. Bataiotegian iturri oktogonala dago.
Hegoaldeko absidean marmolezko aldarea dago eta mendebaldeko absidean material bereko tina. Espezialisten ustez biak olio errota zahar batetik eramanak izan zitezkeen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mendebaldeko absidea.
-
Hegoaldeko absidea.
-
Kupula.
-
Indusketa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Informazio turistikoa.
- (Frantsesez):Bataiotegiaren argazkiak eta informazio historikoak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venasqueko bataiotegia |