Edukira joan

Diana (mitologia)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Diana (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaDiana
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakArtemisa, Selene, Moon (en) Itzuli eta Devana
OgibideaEhiztaria eta arkularia
Familia
AitaJupiter
AmaLatona (en) Itzuli
Seme-alabakKupido
Anai-arrebakApollo (en) Itzuli
Diana-Selene. Greziar estatua baten erromatar kopia.

Diana[1] (latinez djana ahoskatua) ehizaren jainkosa zen, naturaren babeslea, eta erditzearen babeslea erromatar mitologian eta erlijioan. Greziar mitologian, haren baliokidea Artemisa da eta haren mitologiaren zati handi bat bereganatu zuen erromatar historiaren hasieran, besteak beste, Delosko uhartean jaio zela, Jupiter (Zeus) eta Latona gurasoak zituela eta anaia bikia, Apolo, nahiz eta jatorrian, jainkosa italikoa izan zen.

Hasieran, ehizaren jainkosa izan zen, lurralde eta animalia basatiekin erlazionatua. Geroago, Selene ordezkatu zuen, eta kastitateren ikur ere bilakatu zen. Poesian, haren indarra, liraintasun atletikoa, edertasuna eta ehizarako dohainak goraipatzen ziren.

Hirutasun bat ere osatu zuen Egeria uretako ninfarekin eta Virvio basoetako jainkoarekin.

Jupiterren eta Latonaren alaba zen, eta bere anaia Apolo baino lehen jaio zen. Bere ama erdi-minetan ikusi zuenean, haurgintzarako beldurrak hartu zuen, eta aitari eskatu zion birjinitateari eusteko baimena ematea, bere ahizpa Minervari bezala. Horregatik, Apoloren orakuluan, bi jainkosa horiei «birjina zuriak» izena eman zitzaien.

Jupiterrek arkua eta geziak eman zizkion, eta basoetako erregina bihurtu. Diana zorrotza eta ankerra zen. Begiko ez zituenei uztak suntsitzen zizkien, abereak sarraskitu, epidemiak sorrarazi eta seme-alabak hiltzen zizkien.

Gurtza egutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana abuztuaren Idusetan (abuztuaren11-15) gurtzen zuten Aventinoko muinoan zegoen tenpluan. Jaialdi horrek izen ezberdinak hartzen ditu, Nemoralia, Sacrum Dianae edo Natalis Dianes kasu. Nemoralia izena Italian gehien bisitatzen zen Dianaren santutegirik sakratuenean, Nemi aintziraren ondoan zegonenaren izenetik jaso zuen. Lazio osoan egiten dzen jiaaldia, baita Italian ere – eta jada garai inperialetan, probintziarik erromartatuenetan –.[2]

Las gentes plebeyas y los esclavos, a los que se les permite participar –siendo uno de sus escasos días de “vacaciones”-, se dirigen en solemne procesión nocturna, portando antorchas, a los lugares de culto de la diosa –el templo del Aventino, el lago de Nemi, así como otros santuarios a lo largo del Imperio-.

Plebeioak eta esklaboak, parte hartzen uzten zietenak– opor-egun bakanetako bat izanik –, gaueko prozesio solemnean, eskuan zuziak zeramatzatela, jainkosaren gurtza-lekuetara joaten ziren– Aventinoren tenplura, Nemiko aintzirara eta Imperioko beste santutegi batzuetara –.

Jaialdia bereziki ezaguna zen gizarte-maila orotako emakumeen artean, eta ozpakizunaren protagonistak. Santutegietan ilea garbitzen zuten eta lore-girlaz apaintzen. Askok etxeko txakurrak eramaten zituzten txakurrak Dianaren babespean baizeuden.

Fededunek jainkotasunari egiten zzikioten eskaerak, erregutze-idazkiak zituzten zinta koloretsuak zuhaitz sakratuen adarretatik zintzilikatuz, eta ziopariak ere eramaten zizkioten, osatu edo babestu nahi zituzten gorpotzaren atalen irudia zutenak. – eskaera ohikoenak emankortasunarekin eta erditzearekin lotuta zeuden– Besteak beste, zinopariek seme-alaben irudiak eta oreinak irudikatzen zituzten. Zuzi bat zeraman jainkosaren brontzezko irudiak ere ematen zizikioten, edo buztinezko lanpara soil bat.

Prozesioaren eta zinoparien aurkezpenaren ondoren, bertaratzen ziren gazteenak purifikatzen zituzten. Ondoren, gaueko oturuntza alai bat egiten zen. Bertan, antxume erreak, opil laberatu berriak eta sagarrondo adarrez egindako saskietan garraiatutako sagarrak kontsumitzen ziren. Sakrifizio gordinak eta ehiza debekatuta daude jaialdian .

Nemiko aintzirako gaueko prozesioan, "Dianaren ispilua" izenekoan, zuzien islak itxura ikusgarria ematen zion aintzira-azalerari. Fededunak, gainera, oinez nahiz txalupa txiki eta apaletan joaten ziren santutegira, gainazala are gehiago argituz. Gainera, gutxienez denbora jakin batean eta idealki, jaialdiaren datak bat etorri behar du ilargi betearekin – horregatik, batzuetan abuztuaren 13tik 15era egiten da –. Diana jainkosa konplexua da, anitza, ilargia eta gaueko alderdi ilunenak ere irudikatzen dituena, eta, beraz, Diana ez ezik, Ilargia – Selene greziarra – eta Hekate bezela ere deitzen zitzaion.[2]

El lago de las mil estrellas

Durante la nocturna procesión en el lago de Nemi, llamado acertadamente “espejo de Diana”, el reflejo de las antorchas da un aspecto sobrecogedor a la superficie lacustre. Los fieles, además, acuden al santuario tanto a pie como en pequeñas y humildes barcas, iluminando aún más su superficie. Además, al menos durante cierto tiempo e idealmente, la fecha del festival debe coincidir con la luna llena –por ello en algunas ocasiones se realiza entre el 13 y el 15 de agosto-. Un magnífico espectáculo natural en la época más calurosa del año. Diana es una diosa compleja, múltiple, que también representa la luna y los aspectos más sombríos de la noche, por lo que se la invoca no solo como Diana, sino como Luna –la griega Selene- y Hécate.

Dīāna izena, ziur asko, latinezko dius (jainkotiarra) izenetik dator, eta hori aldi berean, aintzin-italierazko *dīwī hitzetik, "jainkozkoa, zerutiarra" esan nahi duena.[3][4] Bere erroak Aitzinindoeropererazko Diwyos (jainkozkoa, zerutiarra) hitzan dago, bi osagai hauek dituena: *dyew- ("eguneko zerua") eta -yós atzizki tematikoa.[5] Hitz sustraikideak agertzen dira mizenastarrean hizkuntzan, di-wi-ja, antzinako grekoz, dîos (δῖος; 'zeruari dagokion, jainkoaren antzekoa') eta sanskritoz, divyá (zerutiar).[6]

Laugarren estilo ponpeiarreko horma-irudia erromatar bat, Diana jainkosaren omenezko sakrifizio eszena bat irudikatzen duena; orein batek lagunduta ikusten dugu Diana ezkerrean. Horma-irudia Ponpeiako (Italia) Vettiitarren Etxeko triklinioan aurkitu dute.

Jatorriz, sabinar izeneko andregoiko italiko bat izan zen, Feronia eta Fauna erromatarren parekoa. Basoetan bizi zen, iturrietatik hurbil. Animalia basatiekin eta basoekin lotzen zen. Diana erromatarra berehala helenizatu zen K.a. V. mendean, eta Artemisen ezaugarriak bereganatu zituen.

Geza Alföldirentzat (1960) Diana latindarra (abentina) eta, batez ere, Diana Nemorensis, Ariciako bere baso sakratuan gurtzen zen basoen Diana, jainkosa hirukoitz, diva triformis zen: ehiztaria (Diana), ilargiaren jainkosa (Selene) eta azpimunduaren jainkosa (Hekate). Autore horrentzat, hirukoitzaren ezaugarri hori ez litzateke Behe Inperioko garaiko sinkretismoa, garaian beste jainko-jainkosa askorekin gertatu zen bezala, baizik eta Grezia Klasikoaren pentsamenduan oinarrituko litzateke, non, hiru jainkosa horiek K.a. V. mendetik aurrera bata bestearekin aldagarriak ziren eta aldi berean aro arkaikoaren ideietan sustraiak izango zituen.

Dianaren gurtza Erroman hiria bera bezain zaharra izan daiteke. Dirudienez, Arician sortu zen, Rex Nemorensis (basoko erregea) zegoen tokian, Dianaren gurtzara sagaratutako apaiza, bere erregealdiak urtebete irauten zuena, eta, ondoren, Rex Nemorensis berri batek bere mantenua edo ordezkapena erabakiko zuen borroka hilgarri bati desafio egiten ziona.[7] Italiar erritu zahar horrek modu dramatikoan birsorkuntza selenikoaren, hots, ilargiaren, ideia erreproduzitzen du.

Irudikapena eta bere sinboloak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dianaren bi irudikapen ezberdin daude arte erromatarrean, bere bi alde nagusiak ordezkatzen dutenak: ehizaren jainkosa eta ilargiaren jainkosa. Batzuetan, bi irudikapen mota horiek biak batera agertu daitezke. Ehizaren jainkosa gisa, tunika motza janzten zuen, eta arkua eta karkaxa erabiltzen zituen, oreinak edo ehiza-txakurrak lagun zituela. Ilargiaren jainkosa bezala, tunika luze bat janzten du, zuzi bat darama, eta batzuetan estalkia darama buruan.[8] Oreina zen bere animalia sakratua.[9]

Tenplu ezaguna zuen Laioko Nemi lakuaren ipar ertzan, Castelli Romani izeneko tokian, santutegiaren hondakinak daude. Diana Nemorensis-en tenplua baso sakratua batean zegoen, eta baso hartan kultuzko irudi bat zizelkatua zen aurretik. Tenpluaren forma arkaikoa eta "etruskoa" zela idatzi zuen Vitruviok (K.a. 80/70 inguru - K.a. 25).[10] Inguru hau K.a. XV. mendean jada erabiltzen zen, Brontze Arona. Jainkosari eskainitako lehen tenplua K.a. IV. mendekoa da: zurezko armazoia egitura eta terrakotazko dekorazioak zituen, eta, ondoren, harrizko eraikin batek ordeztu zuen. Eraikin horren zimenduak eta altxaeraren zati bat kontserbatzen dira.[11]

Erroman bertan, tenplu nagusia, Aventinoko zen eta plebeioen ordezkaritza leku oinarrizkoa. Servio Tulio esklabo jaioak fundatu zuela esaten zen eta garai batean, Erromaren gidaritzapean zeuden hiri latindarren batzar lekua izan zen, eta baita aterpe nabarmena ere; abuztuko Idusetan (abuztuaren 13-15) ospatzen zen jaiak esklaboen jai izaten jarraitzen zuen. Gainera, santutegia artxibo garrantzitsua zen legegintzarako. Bertan zegoen bBrontzezko pilare batek, Augusto aroan oraindik zutik zegoenak, V. mendeko "de Aventino publicando" legea idatzita zuen, zeinak Aventinoko lurrak plebeioei ematen zizkien.[12]

Dinaren irudi erlijiosoak eta ez erlijiozkoak Antzinatean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana antzinate ondorengo artean. Irudiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. 1 2 «Calendario religioso romano: Nemoralia –13 de agosto-» arcana-mundi.blogspot.com (kontsulta data: 2026-06-30).
  3. Dumézil, Georges. La religion romaine archaïque. Paris: Payot.
  4. (Ingelesez) de Vaan, Michiel. (2008). Etymological Dictionary of Latin and the other Italic Languages. Leiden, Boston: Brill.
  5. (Ingelesez) Ringe, Donald A.. (2006). From proto-Indo-European to proto-Germanic. Oxford university press ISBN 978-0-19-928413-9. (kontsulta data: 2025-06-08).
  6. (Ingelesez) Beekes, R. S. P.; Beek, Lucien van. (2016). Etymological dictionary of Greek. Brill ISBN 978-90-04-32186-1. (kontsulta data: 2025-06-08).
  7. Frazer, James George. (1981 (jat.: 1890)). La rama dorada. Mexiko, Buenos Aires, Madril: Fondo de cultura económica.
  8. Pool Burgos, Alejandro. (2017). «Divinidades lunares en la moneda romana imperial y provincial» OMNI 11: 127-146. ISSN 2104-8363 ISSN-e 2104-8363..
  9. (Ingelesez) Wasson, Donald L.. (2023-05-16). «Diana» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-06-30).
  10. Vitruvio, 2.8.4.
  11. (Italieraz) «Santuario di Diana Nemorense, Nemi» Italia.it (kontsulta data: 2026-06-30).
  12. (Ingelesez) «Diana Aventina, Aedes» www.digitalaugustanrome.org (kontsulta data: 2026-06-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]