Venera 7

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Venera 7 espazio zunda, (errusieraz Венера-7) Sobietar Batasunak, 1970eko abuztuak 17an, 05:38 UTC orduan jaurti zuen. 1180 kiloko pisua zuen eta, lurreratze zundarena, 495ekoa zen. Venera Programaren barnean zegoen. 1970ean, Venera Programako zunden artean, Artizar planetan modu kontrolatuan lurreratu zen lehen zunda izan zen.

Beste zunda batzuk Ilargian (Lunik 2 1959an) eta Artizarrean (Venera 3 1966an) talka egin zuten, erortzen ari zirela datuak bidaltzen aritu ondoren.

Artizarraren atmosferan, 1970eko abenduak 15ean sartu zen, eta planetaren azaleran, egun bereko 05:34:10 UTCn lurreratu zen. Lurreratze koordenatuak, 5º H 351º E izan ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venera 7 Aldatu lotura Wikidatan