Venta Laperra (leizea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Venta Laperra
Venta-Laperra.jpg
Venta Laperra (leizea) hemen kokatua: Bizkaia
Venta Laperra (leizea)
Venta Laperra (leizea)
Venta Laperra (leizea) (Bizkaia)
Udalerria Karrantza
Koordenatuak 43° 15′ 12″ N, 3° 23′ 30″ W / 43.25333333°N,3.39166667°W / 43.25333333; -3.39166667Koordenatuak: 43° 15′ 12″ N, 3° 23′ 30″ W / 43.25333333°N,3.39166667°W / 43.25333333; -3.39166667
Garaiera 110
Sakonera 355
Bisitagarria bai
Aztarnak bai

Venta Laperrako leizea Karrantzan (Bizkaia) dagoen haitzuloa da. Ezaguna da batez ere lau bisonte eta hartza baten labar-pinturak direla-eta, K. a. 25000an, Goi Paleolitoko Gravetiar bukaeran edo Solutrear hasieran datatuak.

1904an labar-artearen lehen aur­kikun­tza egin zen Euskal Herrian: irudi bat, kobazuloaren sarreran bertan. Bi urte beranduago, Breuilek beste lau irudi gehiago aur­kitu zituen: buruzagirik gabeko hiru bisonte azefalo, hatz oso bat, zehaztasun gutxiko bobido bat eta lerro-segida ulertezin bat. Hai­tzean halakoxe sakontasuna duen grabatu batez eginak daude. Grabatu hauen ezaugarri bereizgarria honetan da­tza: kobazuloaren sarreran zeudela eta eguz­kiaren argitan ikus daitez­keela. Gure herrian aur­kitu ditugunen artean, zaharrenak eta Auriñaciense aldiari dagoz­kionak dira. Apellanezi gertakari honek zera pen­tsarazten dio, Paleolito aldi an­tzinakoetan, Kantabriako artea, Euskal Herriko sartalderaino zetorrela, beste arte formula ba­tzuk (piriniotarrak) hartu ahal izateko edo bere-bereak sor­tzeko, Herria libre utziz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Historiaurreko artea... (1982), 25-101 eta 219. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa