Verkhoiansk
Verkhoiansk Верхоянск Верхоянскай | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errusia | ||
Errepublika | Sakha/Jakutia | ||
Izen ofiziala | Верхоянск | ||
Jatorrizko izena | Верхоянск Верхоянскай | ||
Posta kodea | 678530 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 67°33′N 133°23′E / 67.55°N 133.38°E | ||
Azalera | 35 km² | ||
Altuera | 127 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 768 (2023) −60 (2023)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1998)/(1996)/(1994)/(1992)/(1989)/(1979)/(1970)/(1969)/(1959)/(1939)/(1926)/(1913)/(1897)/(1860)/(1855) | ||
Dentsitatea | 31 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1638 | ||
Telefono aurrizkia | 41165 | ||
Ordu eremua | Vladivostok Time (en) eta UTC+10:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | Sakhera eta errusiera |
Verkhoiansk (errusieraz: Верхоянск) Errusiako hiria da, Ekialdeko Siberian, Sakhako Errepublikakoa (edo beste izen batez, Jakutiako Errepublikakoa). Jana ibaiaren ertzean dago, Verkhoiansk mendikatearen eta Txerski mendien artean, Jakutsketik 675 km ingurura.
1.311 biztanle zituen 2010ean: Errusian, hiri-izaera dutenetan txikienetakoa da, biztanleriari dagokionez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1638an, kosakoak lekutu ziren egungo hiriaren 90 km hego-mendebalderantz zegoen kokagunean. 1775ean, kokalekua Jana ibaiaren alderantz eraman zuten, zergak errazago biltzekotan. 1817an, hiri-izendapena eman zioten.
1917 arte, politikari atzerriratuen harrera-gunea izan zen. 1922an, hobi komuna egin zuten, Errusiako Gerra Zibilean hildako Armada Gorriko soldaduak lurperatzeko.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko jardunbide nagusia nekazaritza, abeltzaintza (ganadua, zaldi-aziendak, elur-oreinak) eta larru-salerosketa da. Egurdunak ere badaude. Ibaian lehorreratzeko tokia eraikita dago.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguan oso tenperatura hotza egoten da: urtarrilean, batez beste -46,2 °C egiten du. Horrenbestez, urteko hozberoetan ere gorabehera handiak daude, uztailean 15,2 °C ere egoten direlako. 1892ko otsailaren 7an -69,8 °C egon zen, ezagutu duten hotzena; eta beroena, 37 °C jasoa dute.
Datu klimatikoak (Verkhoiansk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | −9.5 | −6.2 | 4.5 | 14.3 | 28.1 | 34.0 | 37.3 | 33.7 | 25.1 | 14.5 | 1.1 | −5.3 | 37.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −42.4 | −36.7 | −19.3 | −3.0 | 10.0 | 20.0 | 23.5 | 18.6 | 8.5 | −9.1 | −30.7 | −40.4 | −8.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −45.4 | −41.8 | −29.5 | −12.4 | 3.8 | 13.4 | 16.5 | 11.5 | 2.5 | −14.5 | −34.8 | −43.3 | −14.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −48.3 | −45.9 | −37.9 | −22.1 | −2.6 | 6.7 | 9.7 | 5.1 | −2.3 | −18.9 | −38.2 | −46.4 | −20.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −67.8 | −69.8 | −60.3 | −57.2 | −34.2 | −7.9 | −3.2 | −9.9 | −21.7 | −48.7 | −57.2 | −64.5 | −69.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 6 | 6 | 5 | 5 | 14 | 27 | 34 | 34 | 19 | 11 | 11 | 8 | 180 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10 | 8 | 7 | 5 | 6 | 10 | 9 | 9 | 8 | 11 | 12 | 11 | 106 |
Eguzki orduak | 0.0 | 79.1 | 213.9 | 297.0 | 300.7 | 309.0 | 300.7 | 232.5 | 141.0 | 74.4 | 21.0 | 0.0 | 1969.3 |
Iturria (1): Погода и Климат[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Climate & Temperature[2] |