Veronica Guerin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veronica Guerin

Bizitza
JaiotzaDublin1959ko uztailaren 5a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaM7 motorway (en) Itzuli1996ko ekainaren 26a (36 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
HizkuntzakIrlandako gaelera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkontularia, kazetaria, idazlea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0345944 Find a Grave: 8522205 Edit the value on Wikidata

Veronica Guerin (1958ko uztailaren 5a, Dublin1996ko ekainaren 26a, Naas Dual Carriageway, Newlands Cross, Dublingo konderria) irlandar kazetari bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunday Business Post eta Sunday Tribune egunkarietan lan egin ondoren, 1994ean Sunday Independent egunkarian lanean hasi eta irlandar krimen antolatuaren munduko taldeei buruzko ikerketari ekin zion, horretarako ezizenak erabiliz. Bere ikerketen ondorioz irlandar mafia buruzagien heriotz mehatxu ugari jaso zituen, bai bera nahiz bere senideen aurkakoak, batez ere. Bere ikerketen gaien artean Martin Cahill irlandar mafia buruzagiaren heriotza, irlandar mafiaren eta droga trafikoaren arteko loturak (batez ere Gerry "The Monk" Hutch mafiaburuaren taldearenak), bai eta IRAren inguruko ekintzak egon ziren. Guzti honek etsai ugari ekarri zizkion.

1995eko irailaren 13an Guerinek elkarrizketatzen saiatu zen John Gilligan irlandar mafiagizonak jo egin zuen. Gerora, buruzagi berberak Guerini bere semea bahitu eta bortxatuko zuelako mehatxua luzatu zion.

1996ko ekainaren 26an Dublin inguruko autobide bateko bidegurutzean Veronica Guerin bere autoa gidatzen zihoala bere atzetik motoan jarraika zituen bi gizon autoaren parean jarri eta tiroz erail zuten. Ordurako Guerinek irlandar mafiari buruzko liburu bat argitaratzeko asmoa zuen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bere bizitzan oinarritutako Veronica Guerin filma estreinatu zen, irlandar kazetaria Cate Blanchett aktoreak antzeztu zuen.