Edukira joan

Vestalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huntzez egindako koroa daraman vestal bat. Carl Friedrich Deckleren margolana.

Vestalia Antzinako Erroman Vesta jainkosaren omenez egindako festa garrantzitsuak ziren. Ekainaren 7tik 15era ospatzen ziren. Vestaren su sakratua Erroman etengabe erretzen egoten zen. Erromako Vesta tenpluaren garbiketarekin amaitzen zenean; andre apaizek garbitzen zuten erritual batez bitartez eta ura iturri berezi batetik hartuta.[1]

Vesta jainkosa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar mitologian, Vesta[2], etxearen, sukaldearen eta familiaren jainkosa birjina zen, greziar Hestiaren baliokidea. Saturnoren eta Ops-en alaba eta Jupiter. Neptuno, Pluton, Juno eta Zeresen arreba. Vestak ez dauka berezko nortasunik, ez du mitoetan parte hartzen eta ez zaio inoiz irudirik ematen. Gar sakratuak dira haren ikurra, berari eskainitako errituak suaren bitartez egiten baitziren eta fideltasunaren ikur ere bada.

Lehenengo egunean tenplua emakumeei irekitzen zen. Emakumeak bertara oinez joaten ziren haien sakrifizioak egiteko asmoz. Jaiek irauten zuten bitartean, jendean lorez apaindutako astoen gainean ibiltzen ziren; astoek, halaber, ogitxoekin egindako lepokoak eramaten zituzten. Dirudienez errotarientzat eta okinentzat festa bereziak ziren.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]