Via Latina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Via Latina, erromatar galtzadarik nagusienetako bat izan zen. Erroma eta Capua lotzen zituen. Greziar eta italiarraren arteko funtsezko lotura izan zen garai protohistorikoan. [1]

K.a IV-III mendekoa, 147 mila erromatarreko luzeera zuen (218 km.) eta bukaeran Via Appiarekin lotzen zen.[2] K.a. 211n bide hau erabili zuen Anibalek Erromarantz joateko.[3]

Gune aipagarriak:

  • Hipogeoa, arkitektura-eredu berritzaileak erakusten ditu.[4]
  • Katakonbak eta hilobiak.[5][6]
  • Fortuna muliebris-en omenezko tenplua, matronae zirenen babeslea, Erromatik kanpo, IV. miliarioan. Tenplu hau egin zuten erromatar emakumeek K.a. 488an bakearen alde egindako ekarpenen errekonozimendurako.[7]

Gaur egun, Via Latinako Parke Arkeologikora Erromako erdigunetik abiatzen den autobus batekin sar daiteke, edo Arco di Travertino metro geltokitik oinez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Vía Latina» www.nationalgeographic.com.es 2014-10-29 . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  2. (Italieraz) «Tombe della Via Latina» Sito ufficiale Parco Archeologico dell'Appia Antica . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  3. (Gaztelaniaz) Livio, Tito Historia de Roma desde su fundación - Volumen 2 - Libros XXI a XXX Antonio Diego Duarte Sánchez . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  4. (Gaztelaniaz) Camiruaga, I.; Iglesia, M. A. de la; Sainz, E.; Subías, E. (1997) «LA TRADICIÓN ARQUITECTÓNICA EN EL HIPOGEO DE VIA LATINA» Antigüedad y Cristianismo (14): 501–510 ISSN 1989-6182 . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  5. «Catacumbas de Via Latina (Roma) | artehistoria.com» www.artehistoria.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  6. (Gaztelaniaz) «Las Tumbas de la Vía Latina, tan 'vivas' como hace 1,800 años» Obras 2016-02-24 . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.
  7. Bailón García, Marta (2012) El papel social y religioso de la mujer romana. "Fortvna mvliebris" como forma de integración en los cultos oficiales ISSN 0210-7694 . Noiz kontsultatua: 2019-12-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]