Edukira joan

Vic Seixas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vic Seixas

(1954)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElias Victor Seixas, Jr.
JaiotzaFiladelfia1923ko abuztuaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMill Valley2024ko uztailaren 5a (100 urte)
Hezkuntza
HeziketaIpar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
William Penn Charter School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g127–45
Binaka i/g4–9
 
Altuera1,85 metro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm1813602 Find a Grave: 272192993 Edit the value on Wikidata

Elias Victor Seixas Jr. (Filadelfia, 1923ko abuztuaren 30a2024ko uztailaren 5a) estatubatuar tenislaria izan zen.

Aita Dominikar Errepublikakoa zen, jatorri judu herbeheretarrekoa, eta ama estatubatuarra, jatorri irlandarrekoa. Vic presbiteriano bezala hezi zen eta Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu izan zen Bigarren Mundu Gerran.

Bere ibilbide tenistikoan 49 txapelketa irabazi zituen banaka, eta binakako eta binakako txapelketa mistoak ere irabazi zituen. Garaipen garrantzitsuenak 1953ko Wimbledongo txapelketa eta 1954ko AEBko Irekia izan ziren. Binakako kategorian Tony Trabertekin jokatu zuen eta 1952 eta 1954an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia, 1952 eta 1954an Roland Garros txapelketa eta 1955ean Australiako Irekia irabazi zituen. Binakako mistoen kategorian Doris Hartekin eta Shirley Fryrekin jokatu zuen eta Roland Garros txapelketa irabazi zuen 1953an, Wimbledongo txapelketa 1953, 1954, 1955 eta 1956an eta Estatu Batuetako Irekia 1953, 1954 eta 1955ean. Taldekako lehiaketan 1954an Davis kopa irabazi zuen Estatu Batuekin.