Edukira joan

Victor Txabarri Anduiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Txabarri Anduiza

Gorteetako diputatua

1923ko apirilaren 29a - 1923ko irailaren 13a
Barrutia: Durango

Gorteetako diputatua

1920ko abenduaren 19a - 1923ko apirilaren 29a
Barrutia: Durango
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVíctor Chávarri y Anduiza
JaiotzaBilbo1888ko ekainaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1970eko uztailaren 30a (82 urte)
Familia
AitaVictor Txabarri
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, politikaria eta industrialaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga de Acción Monárquica

Victor Jose Luis Paulino Txabarri Anduiza, Trianoko I. markesa, (Bilbo, 1888ko ekainaren 18a - Bilbo, 1970eko uztailaren 30a) enpresaburu eta politikari bizkaitarra izan zen, Víctor Txabarri Salazarren semea.[1]

Industria-ingeniaria, 1918tik Babcock & Wilcoxeko administrazio-kontseiluaren presidentea izan zen,[2] eta aldi berean, Liga Monárquica de Vizcaya alderdi monarkiko eta espainolista sustatu zuen, zeinarekin 1920 eta 1923ko hauteskunde orokorretan Durangoko hautesbarrutian diputatu-akta lortu zuen.[3]1923an, José Tartiere Lenegrerekin batera, industria aeronautikoa bultzatu zuen Construcciones Aeronáuticas sortuz.[4] Banco de Bilbao, Hulleras de Turón, Sociedad General de Ferrocarriles Vasco-Asturiana, Fundiciones de Vera, Gran Hotel Carlton eta Vizcaína de Construccioneseko kontseilaria izan zen, besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Victor de Chávarri Anduiza (Marqués de Triano). Geni.com 2014ko urriaren 2a.
  2. Ainhoa Arozamena Ayala, «Víctor Chavarri y Anduiza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. «CHAVARRI Y ANDUIZA, VICTOR», Documentary Services, Madril, Espainiako Diputatuen Kongresua.
  4. José A. del Moral, «La historia de la aviación española pasa por Euskadi», 2008ko abuztuaren 5a.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]