Victor Txabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Portugaleteko enpresaburu eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txabarri».
Victor Txabarri
Bilbao - Estacion de FEVE Concordia 08.jpg
Victor Txabarriren omenezko bustoa Bilbao-Concordia geltokian
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Portugalete1854ko abenduaren  23a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Marseilla1900eko martxoaren  29a (45 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Liejako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, enpresaburua eta industrialaria
Lantokia(k) Madril

Victor Francisco Txabarri Salazar (Portugalete, 1854ko abenduaren 23a-Marseille, 1900eko martxoaren 29a) enpresaburu eta politikari bizkaitarra izan zen, Labe Garaien aurretikoa zen La Vizcaya enpresaren sortzailea zena[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txabarri 1854an Portugaleteko Alde Zaharrean jaio zen. Liejako Unibertsitatean ikasi zuen, non 1878 Ingeniaritza bukatu zuen[2].

Hogei urteko epealdian enpresak eta trenbideak eraikitzeaz gain, meatzaritzarako eta higiezin-negozioak eratu zituen. Enpresetatik politikara pasa zen, Espainiako Gorteetan ordezkaria izanik. Bere garaietako pertsonaiarik nagusienetarikoa, erregeak Trianoko markes izendatu zuen.

Hain zen boteretsua ezen honela idatzi baitzituen Juan Antonio Zunzunegik "La quiebra" bere eleberriaren pertsonaia baten berbak[3]:

« Zuek uste duzue Jainkoa Txabarri bezala dela; goizean bulegora doala eta, paperak ikusi bitartean, idazkari esaten diola: "Gaur euria egingo du; Belostikaleko Mauriziori loteria egokituko zaio; Ollerietako andre gizen hura hil egingo da, eta kale garbitzaile begibakarra baztangak joko du…" »

Burmuineko kongestioak 1900. urtean Marseillen hil zuen. Portugaleteko Udaletxearen ondoan Miguel Blay eskultoreak bere omenezko oroitarria egin zuen, Parisko 1905eko Nazioarteko Erakusketan urrezko domina irabazi zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Alonso Olea, Eduardo J (2005) Víctor Chávarri (1854-1900). Una biografía Donostia: Eusko Ikaskuntza ISBN 84-8419-003-X .
  2.   Anduaga Egaña, Aitor (2007) Victor Francisco Chavarri y Salazar Auñamendi Entziklopedia Eusko Ikaskuntza .
  3. Portugaleteko Udaletxearen webgunea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]