Viktoria Lloyd-Barlow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktoria Lloyd-Barlow
Bizitza
Jaiotza1974ko maiatzaren 2a (49 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaKenteko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea

Viktoria Lloyd-Barlow (1974ko maiatzaren 2a[1]) britainiar idazlea da. Bere lehen eleberria, All the Little Bird-Hearts, Booker Prizerako izendatu zuten 2023an[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenteko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen Amy Sackvilleren zuzendaritzapean, eta lehen eleberria bere doktorego ikasketen ondorioz idatzi zuen[3]. 2023an Booker Prizerako izendatu zuten lehen egile autista bihurtu zen[4]. Bere esanetan, pozik izango litzateke idazle autista gehiago ospatzeko[5].

Kenten bizi da, Margatetik gertu. Steven izeneko gizonarekin ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu[6].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

All the Little Bird-Hearts eleberriak Lake Districten bizi den Sunday izeneko emakume autistaren eta Londresetik senarrarekin etorri zen Vita bizilagun eszentrikoaren artean garatzen den adiskidetasunaren istorioa kontatzen du. Bi emakumeen arteko adiskidetasuna garratztu egiten da, Sundayren alaba, Dolly, ama alde batera utzita, Vitarekin harremanaren alde egiten hasten denean[7].

Booker Prizeren epaimahaiak dio eleberri liriko eta gogorra dela, amatasunaren, zaurgarritasunaren eta giza harremanen konplexutasunaren esplorazio trebea eskaintzen duena[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • All the Little Bird-Hearts (2023)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Viktoria Lloyd-Barlow» The Booker Prizes (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. a b (Ingelesez) «All the Little Bird-Hearts» The Booker Prizes (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Ingelesez) Hughes, Gary. «Former Creative Writing PhD student longlisted for Booker Prize» University of Kent 2023-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Ingelesez) Mazumdar, Arunima. «Interview: Victoria Lloyd-Barlow, author, All The Little Bird-Hearts» Hindustan Times 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. (Ingelesez) «Viktoria Lloyd-Barlow interview: 'I'd be happy for more autistic writers to be celebrated'» The Booker Prizes 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. (Ingelesez) Kelly, Liam. «Mother who gave up on schoolbooks at 16 is up for the Booker» The Sunday Times 2023-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. (Ingelesez) Stuart, James. «All the Little Bird-Hearts by Viktoria Lloyd-Barlow review – a mesmerising debut» The Guardian 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]