Edukira joan

Kenteko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenteko Unibertsitatea
Datuak
Izen ofiziala
University of Kent
Motaikerketa-unibertsitate publikoa, goi mailako hezkuntza-erakundea, sarbide irekiko argitaletxea eta hezkuntza-antolakuntza
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaORCID, Jisc (en) Itzuli, Digital Preservation Coalition eta European University Association (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaingeles
Osatuta
Historia
Sorrera1965eko urtarrilaren 4a
webgune ofiziala
Facebook: UniversityofKent Twitter: UniKent Instagram: unikentlive LinkedIn: university-of-kent Edit the value on Wikidata

Kenteko Unibertsitatea (ingelesez: The University of Kent), lehen University of Kent at Canterbury edo UKC soilik bezala ere ezaguna, Ingalaterrako izen bereko konderrian egoitza duen ikerketa unibertsitate publikoa da. 1965ean sortu zuten, goi mailako ikasketak areagotzeko helburuarekin. Canterburyn, Medwayn eta Tonbridgen, Londrestik gertu campusak ditu. Era berean, egoitzak ditu Bruselan, Parisen, Atenasen eta Erroman

Erresuma Batuko 20 unibertsitate onenen sailkapenaren barruan dago (Guardian University Guide 2015). National Student Survey-rako egindako inkestetan, gogobetetze-indize orokorraren % 90 eman zioten, batez beste.[1][2]

Honako collegeak ditu bere barnean:

Izena Sorrera Honen izena darama
Eliot College 1965 T. S. Eliot
Rutherford College 1966 Ernest Rutherford
Keynes College 1968 John Maynard Keynes
Darwin College 1970 Charles Darwin
Park Wood College 1989 (2022an college bilakatuta) Park Wood
Medway College 2000 Medway
Woolf College 2008 Virginia Woolf
Turing College 2014 Alan Turing

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.