Villa Ariatza Etxea
Villa Ariatza Etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°19′58″N 3°00′43″W / 43.332823°N 3.011837°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Manuel María Smith |
Estiloa | Euskal estiloko arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 67 |
Villa Ariatza Getxo udalerriko Areeta Auzoan, Zugazarteko 51 zenbakian kokatzen da. Manuel María Smithek 1925. urtean eraikitako jauregi-arkitekturaren eraikin bikaina da. Tomas Allende Alonsok erositako eta 1925. urtean bi seme-alaben artean banatutako orube zabalago batean altxatutako eraikina da. Kai Alde eta Villa Ariatza finkak osatzen ditu. Garai batean Abrako Itsas Klubaren egoitza izan zen, baina egun, atentatu baten jomuga izan ondoren, itxit zuten. 2004an inauguratu zen Ercilla Embarcadero Hotela. Gaur egun arte.[1][2]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Villa Ariatza etxea euskal molde berriaren estiloko eraikina da, baina baditu ingeles jatorriko elementu batzuk.
Lau aldeak agerian dituen eraikina da, oin lauangeluarrekoa. Perfil mugitua du, bi isuriko teilatu asimetrikoa eta altxaeran erdisotoa, behe-oina, beste oin bat eta ganbara bereizten dira. Bi fatxada interesgarri dauzka, baina aski da Zugazarte kaleari begira dagoena definitzea. Baoak era irregularrean irekitzen dira, eta era askotakoak dira. Behe-oinean aipagarria da erdialdeko sarrera, eskalinataren gaineko erdi-puntuko arkuak eratua, eta alboan alde bateko fatxadara luzatzen den zurezko egutera dintelduna altxatzen da kolomen gainean. Bigarren mailako sarrera bat zabaltzen da zutiko angeluduneko ataripean. Altueran erdi-puntuko bao biki bat, begiratoki irten poligonal bat eta, ataripearen gainean, balkoi korritu bat ikus daitezke. Ganbaran lau leiho dinteldun zabaltzen dira alboetan arnasbide triangeluar bi dauzkatela. Balkoietako baoetan tornuan landutako eskudelak ageri dira, besteak itxita daude. Eraikina silarri txiki entokatuaz egina dago, baina eskantzuak eta baoen inguruak silarriz eginak dira. Ganbara, ageriko adreiluz egina, itxurazko zurezko bilbaduraz dekoratuta dago.[3]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lehioak.
-
Ikuspegia Pasealekutik.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Ikuspegi orokorra Zugazartetik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]