Villanañeko zubia

Koordenatuak: 42°49′59″N 3°03′42″W / 42.833°N 3.06161°W / 42.833; -3.06161
Wikipedia, Entziklopedia askea
42°50′11.70″N 3°4′13.77″W / 42.8365833°N 3.0704917°W / 42.8365833; -3.0704917
Villanañeko zubia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Map
Kokapena
Koordenatuak42°49′59″N 3°03′42″W / 42.833°N 3.06161°W / 42.833; -3.06161{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Deskribapena
Azpiegitura
Zubibegiak2

Villanañeko zubia Gaubeako Villanañe herriko zubia da, Omecillo ibaia zeharkatzen duena.

2011ko irailaren 6an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu noiz eraiki zen. Dena den, hurbiltasuna dela eta, Baronatarrek 1769 eta 1771 urteen artean altxarazitako burdinolarekin lotuta ageri da.

Ustez beheratuta dauden bi zubi-begi edo arku ditu, neurri berekoak, gerriak apur bat itxi eta erdiko pilarearen eta alboko estribuen aurka amaitzen direnak; halako moduan non hiru zentroko arku karpanelak osatzen diren, baoen hustubidearen emaria maldaren horizontaltasunari eragin gabe handitzen dutenak. Eraikuntza-trebezia baten seinale den elementu hori zubiaren egiturako beste xehetasun batzuetan ere antzematen da.

Erdiko pilareari itsatsita zubi-branka bikaina dago, ibaian goranzko norabidearekin, uraren oldarrari aurre egiteko eta presioa arintzeko. Harlanduzko aparejuak uztardura ona du, gorantz sestra lau bat markatzen duen inposta irtentsuraino iristen dena.

Ahokadurak guztiz erregularrak dira, Arabako zubietan ohi ez bezalako arduraz zaindutako estrados batekin. Betegarrien lehenengo zazpi ilarak soka-harlanduen erara antolatuta daude, ongi eskuairatuak, eta estradosaren gainerakoa harlangaitz-horma ilaratan eratua dago.

Intradosaren oinean lau horma-zulo pare daude, gangaren tolesdurarako baliatu zirenak, egiturari behin-behinean eusten dion zurezko armazoia alegia, arkuko dobela guztiak jarri arte.

Erdiko zepako babes hidrodinamikoak oin angeluzuzeneko harlanduzko mutur batez osatzen dira, soilik arkuetako gerri-ertzetaraino iristen dena. Eraikuntzaren gainerakoa eskasagoa da: tinpanoan harlangaitz handiko ilara erregularrak, eta geroagoko eraberritze baten ondoriozkoak diruditen kareletan harlangaitz-horma ilaratua.

Harlangaitzezko estribuek eta banguardiek zementuzko juntura-berdintze ugari dituzte, nahiko egoera kaskarrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa