Omecillo
Omecillo | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°50′44″N 3°06′42″W / 42.84558691°N 3.11157537°W |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebro ibaiaren arroa |
Bokalea | Ebro |
Omecillo[1] Arabako mendebaldeko ibaia da, 32 km-ko luzera duena. Bóvedako mendilerroan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Bergonda herria zeharkatu eta gero, Sobróndik gertu. 360 km²-ko azalerako arro hidrologikoa du. Gaubea, Jurisdicción de San Zadornil (Burgos), Añana eta Lantaron udalerriak zeharkatzen ditu. Ibaiadar nagusia Tumecillo ibaia du, Arkamoko mendilerroan jaiotzen dena eta Villanañen elkartzen zaiona. Halaber, beherago, eta Bergondara iritsi baino lehen, Añanatik datorren Muera ibai gazia ere elkartzen zaio.
Egoera onean mantentzen da, Arabako eremu horren industrializazio maila txikiari esker. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan natura-baliorik handienetako ibaien artean dugu Omecillo[2].
Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015.eko Martxoak 17tik Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko zatia Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu zuen. Natura 2000 sarean ere dago onartuta.[3]
Baloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaiertzeko basoak oso ondo kontserbatuta aurki daitezke (lizardiak, sahastiak, makaldiak eta eta ekosistema horietan ohikoak diren espezieak, batzuk larriki mehatxatuak:
- Mustela lutreola (Europar bisoi)
- ''Lutra lutra (Igaraba arrunt)
- Cinclus cinclus (Ur-zozo)
- Alcedo atthis (Martin arrantzale)
- Riparia riparia (Uhalde-enara)
Garrantzi handia dute, bestetik, arrainen populazioak eta landarediak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ (Gaztelaniaz) "Omecilloren unitate hidrologikoa"[Betiko hautsitako esteka] (Eusko Jaurlaritza)
- ↑ IVAP
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Tomecillo ibaiatik zeharkaldia.
- (Gaztelaniaz) "Omecillo ibaiaren arroa" artikulua euskomedia.org webgunean
- (Gaztelaniaz):Omecillo-Tumecillo gestio neurriak.