Villard de Honnecourt
Itxura
| Villard de Honnecourt | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Honnecourt-sur-Escaut, c. 1200 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | c. 1250 (49/50 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako frantsesa frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa, asmatzailea, ingeniaria eta obra-maisua |
Villard de Honnecourt XIII. mendeko frantses arkitekto eta marrazkilaria izan zen. 33 orriz osaturiko krokis-bilduma batengatik da ezaguna, batez ere. Eraikuntza, gerrarako makineria, gudu-pasarteak, borroka-pasarteak, animalien azterketak, biluziak eta erlijioari buruzkoak bildu zituen aipatutako liburuan. Europan zehar ibili zen bidaietan eta Cambraiko katedralaren eraikuntzan parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.