Antzinako frantses

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antzinako frantsesa
Datu orokorrak
Eskualdea Iparraldeko Frantzia, Belgikako (Valonia) eta Suitzako eskualdeak, Ingalaterra, Irlanda, Siziliako Erresuma, Antiokiako printzerria, Zipreko Erresuma
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
Gallo-Romance languages Itzuli
Oïl hizkuntzak
frantses
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalak genero femenino eta genero maskulino
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 fro
ISO 639-3 fro
Glottolog oldf1239

Antzinako frantsesa (franceis, françois, romanz; egungo frantsesez ancien français) IX. mendetik XIV. mendera egungo Frantziako iparraldean eta egungo Suitza eta Belgikako zenbait eskualdetan mintzaturiko etengabeko dialekto erromantze izan zen[1]. Orduan langue d'oïl (oïl hizkuntza) izena zuen, hegoaldean zuen langue d'oc (proventzera) hizkuntzatik bereizteko. Normandiar aldaera Ingalaterran, Irlandan, Siziliako Erresuman eta Antiokiako printzerrian ere hitz egiten zuten.

813ko Tourseko hirugarren kontzilioan, apaizek herri-hizkuntzan predikua egiteko agindua jaso zuten, ordurako herriak jadanik latina ulertzen ez zuelako[2]. Lehenengo testua, berriz, Estrasburgoko Zinaren Reichenau eta Kassel glosetan agertu zen:

« Pro Deo amur et pro Christian poblo et nostro commun salvament, d’ist di en avant, in quant Deus savir et podir me dunat, si salvarai eo cist meon fradre Karlo, et in aiudha et in cadhuna cosa...


(Jaungoikoa eta herri kristauaren amodioaren izenean, eta denen salbaziorako, gaurtik aurrera, Jaungoikoak jakinduria eta boterea eman didalako, Karlos ene anaia defendatuko dut beti...)

»


Kapetiarrek Île-de-France inguruan jaiotako frantziar kultura eta hizkuntza hedatu zuten Akitania eta Tolosara baina hizkuntza ez zen finkatu Frantziar Iraultzara arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako frantses Aldatu lotura Wikidatan
  1.   de la Chaussée, François Initiation à la morphologie historique de l'ancien français Paris: Klincksieck 1977. orrialdea ISBN 2-252-01922-0 .
  2.   Pope, Mildred K. (1934) From Latin to Modern French with Especial Consideration of Anglo-Norman Phonology and Morphology Manchester: Manchester University Press .


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.