Virginia Ayllón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Ayllón
Bizitza
JaiotzaLa Paz, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, ikertzailea eta liburuzaina

Virginia Ayllón Soria (La Paz, Bolivia, 1958) poeta, liburuzain eta ikertzailea. Jorratu dituen gaien artean, Boliviako indarkeria patriarkala eta feminismoa daude.[1][2][3] Correveydile, Mar con Soroche eta Alejandría bezalako literatur aldizkarietan argiratu du. Pirotecnia argitaletxea zuzentzen du.[4] 2003 eta 2005. urteen artean Latinoamerikako Arte eta Literaturetako Dokumentazio Zentroaren (Cedoal) arduraduna izan zen.[5][6] San Andres de La Pazeko Unibertsitate Nagusian, Kritika Literario Feministaren katedra irakasten du Feminismoaren Literatura eta Genealogia karreran eta Emakumeen Historia Kritikoan eta diziplinartekoan, Ikasketa Feministen Maisutzan.[7]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan, Hugo Banzer-en diktadura-garaian, Soziologia ikasten zebilela ikasle mugimenduaren liderretako bat izan zen. Besteak beste, diktadorearen aurkako gose-greba batean parte hartu zuen, meatzaritzako emakumeekin batera. Horren ondorioz jazarpena jaso zuen eta Victor Hugo Viscarra lagunari esker bizia salbatu zuen. Izan ere, polizia haren bila zebilenean, hark ezkutatzera eraman zuen.[5] Ondoren, Soziologiako karrera utzi eta Liburuzaintza ikasi zuen. Ezkerreko mugimenduan ere aritu zen eta geroago feminismoan. Izan ere, genero indarkeria jasan zuen eta berau ulertu nahian sistema patriarkala aztertzen hasi zen.[8]

Boliviako literatur kritika feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadan ipuin eta poemak idazten hasi zen, horrek beste idazle batzuen lana ezagutzeko grina piztu zion. Gutxinaka emakume idazle boliviarren genealogia berreskuratu zuen, hala nola, Adela Zamudio, Lindaura Anzoátegui, Hilda Mundy, Virginia Estenssoro, Yolanda Bedregal, bezalako pentsalarien lana aztertu du.[9][10] 37 lan ditu 81 argitalpenetan, bi hizkuntzatan, eta horietako batzuk Boliviako eta kanpoko antologietan argitaratu ziren.[11][12]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El pensamiento de Adela Zamudio (CIDES, 2019)[10]
  • Obra Completa de Lindaura Anzoátegui
  • Obra completa de Yolanda Bedregal
  • Antología del pensamiento contemporáneo en Bolivia (CLACSO, 2015)[13]
  • La ausencia de Adela Zamudio (Nuevo Milenio, 2012)[14]
  • Poesía de Adela Zamudio[15]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuentos (Plural, 2013)
  • Liberalia: diez fragmentos sobre la lectura (2006)[4]
  • Búsquedas: las discapacidades (2004)[16]
  • La otra mirada. Antología del cuento boliviano escrito por mujeres (Santillana, 2000)
  • Búsquedas: cuatro relatos y algunos versos (1996)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mamani, Elías Blanco. (30 de julio de 2010). «DICCIONARIO CULTURAL BOLIVIANO: VIRGINIA AYLLON SORIA» DICCIONARIO CULTURAL BOLIVIANO.
  2. Virginia Ayllón. .
  3. Ciclo “Conversaciones Bolivia” | Primer encuentro: “La poesía como práctica vital”. .
  4. a b Poetas bolivianas: la casa íntima. .
  5. a b Franco Ortega, Mabel. (2 de febrero de 2023). VIRGINIA AYLLÓN, LA VICKY. .
  6. PUENTE QUE CRUZO: VIRGINIA AYLLÓN. .
  7. «VIRGINIA AYLLÓN, EL SIGLO DE LAS MUJERES» Goethe-Institut.
  8. Yuri F. Tórrez. «VIRGINIA AYLLÓN: «ACEPTAR LO QUE LA VIDA TRAE»» Hurgando el Avispero.
  9. Pabón, Brissa. (11 de octubre de 2021). Día de la Mujer boliviana: Recordando a Adela Zamudio. .
  10. a b Ruvenal R., Caio. (15 de mayo de 2021). Virginia Ayllón, sobre la Obra Reunida de Adela Zamudio: “Lectoras jóvenes han encontrado en su obra respuestas sobre el mundo que les tocó vivir”. .
  11. «Ayllón, Virginia» World Cat Identities.
  12. (Gaztelaniaz) García, Mara L.. (2008). Escritoras bolivianas de hoy. Grupo Editorial la hoguera ISBN 978-99954-31-79-2. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  13. «CLACSO - Antologías del Pensamiento Social Latinoamericano y Caribeño» www.clacso.org.ar (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  14. Cachín Antezana y Virginia Ayllón conjuran “La ausencia de Adela Zamudio”. 12 de agosto de 2012.
  15. Cabrera, Ulises. (17 de octubre de 2019). Virginia Ayllón: “Con Adela Zamudio siempre hay más”. .
  16. «18.37: Antofagasta.- Escritora boliviana Virginia Ayllón confirmó presencia en FILZIC Antofagasta 2011» www.estrellaloa.cl.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]