Virginia Yagüe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Yagüe

Bizitza
JaiotzaMadril1973ko urtarrilaren 8a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta gidoilaria

IMDB: nm1644621 Twitter: virginiayr Edit the value on Wikidata
Virginia Yagüe eta Leticia Dolera Mujeres Progresistas sarietan, 2017
Virginia Yagüe eta Josefina Molina, 2018
Marisa Soleto eta Virginia Yagüe, Irrati-telebista publikoetako Berdintasunari buruzko jardunaldia, Diputatuen Kongresua 2018 - Ugt RTVE

Virginia Yagüe Romo (Madril, 1973ko urtarrilaren 8a) madrildar gidoilari, ekoizle eta idazlea da. eleberriak idazteaz gain, hainbat arlotan lan egiten du: telebista, zinema... Amar en tiempos revueltos edo La Señora bezalako esparru historikoko eta audientzia handiko telesailen gidoian parte hartu du. 2014tik 2018ko ekainera bitartean, CIMA, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko[1] presideneta eta DAMAko (Ikus-entzunezko Baliabideen Egile Eskubideen Kudeaketa) presidenteordea izan zen.[2] 2018ko ekainean Cristina Andreu Cuevasek ordezkatu zuen eta bigarren lehendakariordea da CIMAn.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean ikasi zuen eta Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskolan diplomatu zen (ECAM).[4]

Telesailen gidoilaria da, sarritan esparru historiko batean: La señora, 14 de abril. La República, Errepublika, Amar en Tiempos Revueltos, Arrayán edo El Súper[4]. Sarritan, telesailetako protagonistak emakume ausartak dira, beren garaian gailentzen dakiten ausardia duten emakumeak.[5]

Zinemari dagokionez, Para que no olvides (2005) filmetan egindako lana nabarmentzen da. Film horretan, gidoilari jardun zuen Patricia Ferreirarekin, Los niños salvajes (Malagako 2012ko Zinemaldiko Urrezko Biznaga) filmean ere biek jardun zuten. Taldeko filmetan ere parte hartu du, hala nola En el mundo a cada rato, Ellas son África eta Colektibo de Mujeres Cineastas Contra la Reformas de la Ley del Aborto delako Yo decido dokumentalean. 2014ko otsailaren 1ean Madrilen abortoaren legea aldatzearen aurka egin zen manifestazioari buruzko El tren de la libertad/Askatasunaren trena.[6][2]

2009an, El Marqués eleberria argitaratu zuen, Castro markesaren aurrekari biografikoak kontatzen dituena. TVEko serieko pertsonaia ezagunenetako bat da La Señora, eta Yagüek gidoia sortzen parte hartu zuen.[7]

2012an, CIMA Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko lehendakariordea izan zen. 2014. urtean, erakunde horren buru zen Isabel de Ocampo ordezkatu zuen.

2014. urtean La última princesa del Pacífico eleberria argitaratu zuen. Nobelan Filipinar kolonia zaharrean 1898ko iraultza historikoa eta kolonien galera protagonistaren "barne-iraultzarekin" batera doaz.[8]

Produktore exekutiboa da Shine Iberia produkzio-etxeko Fikzio Sailean, eta gidoi eskolak eta mintegiak ematen dituen eskola eta unibertsitateetako irakaskuntzarekin bateratzen du.[4]

Filmak, telefilmak eta dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003 Acosada gidoia
  • 2004 El secreto mejor guardado, Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2004 Cuadrilátero, José Carlosekin batera gidoilari
  • 2004 En el mundo a cada rato. (El secreto mejor guardado)
  • 2005 Para que no me olvides, Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2008 La señora. La mujer en los años 20. Dokumentala
  • 2012 Los niños salvajes, Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2013 Writing Heads: Hablan los guionistas. Dokumentala
  • 2014 Yo decido. El Tren de la libertad. Documental kolektiboa.
  • 2014 Prim, el asesinato de la calle del Turco, Nacho Faernarekin batera gidoilari

Telebistako serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak, aintzatespenak eta goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022 DAMAko lehendakaria (ikus-entzunezko edukietan espezializatutako kudeaketa-erakundea)[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]