Vitoria histórica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitoria histórica
Jatorria
Egilea(k)Vicente González de Echávarri
Argitaratze-data1903
IzenburuaVitoria histórica eta Vitoria y sus cercanías
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiaGasteiza

Vitoria histórica (Gasteiz historikoa), bigarren ediziotik aurrera Vitoria y sus cercanías, Vicente González de Echávarri plazaratutako liburua da. 1903an argitaratu zen lehen aldiz eta, berez, La Libertad egunkari liberalean argitaratutako artikuluen bilduma da.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu guztien elementu amankomuna Gasteiz hiria zen: historia, pertsonaiak, auzo berriak... Horrela Florida parkea, Plaza Berria, Udaletxea, Foruak, hiriko elizak, etxeak, inguruko herriak eta antzeko gaiak dira orrialde hauen protagonistak.

Oso harrera ona izan zuen eta, horri esker, 1904an bigarren edizioa plazaratu zen. Liburua Herminio Madinabeitia La Libertad egunkariaren zuzendari zenaren hitzaurrearekin hasten zen. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]