Plaza Berria (Gasteiz)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gasteizko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plaza Berria».
Plaza Berria
Espainia Plaza
Gasteiz, Euskal Herria.jpg
Plaza Berria edo Espainia plazaren aireko ikuspegia.
Plaza Berria (Gasteiz) hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Plaza Berria (Gasteiz)
Plaza Berria (Gasteiz)
Plaza Berria (Gasteiz) (Gasteiz erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Araba
Herria Gasteiz
Helbidea Zabalgunea
Koordenatuak 42° 50′ 47″ N, 2° 40′ 21″ W / 42.846469°N,2.672398°W / 42.846469; -2.672398Koordenatuak: 42° 50′ 47″ N, 2° 40′ 21″ W / 42.846469°N,2.672398°W / 42.846469; -2.672398
Arkitektura
Garaia 1791

Plaza Berria edo Espainia plaza Arabako Gasteiz hiriburuko plaza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalgunean dago, Andre Maria Zuriaren plazaren alboan, bertan Gasteizko udaletxea dago.

Plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

neoklasiko estiloko plaza bat da, 62 m x 62 m inguruko oinplano laukizuzena du (220 x 220 oin gaztelar, zehazki). Urteen joan-etorrian, izen ugari izan ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1781an, orduko alkatea zen Ramon Maria Urbinak, Alamedako markesak, gainerako udal arduradunei plaza bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zien, Plaza Berria izenaz. Izan ere, gasteiztarrentzat Plaza Nagusi bat egiteko ideia zuen, ordu arteko Plaza Zaharra (gaur egun Andre Maria Zuriaren plaza) zena ordezkatzeko.

1791an Justo Antonio Olagibel arkitektoak eraiki eta Plaza Berria izena jaso zuen, XIX. mendearen lehenbiziko bi hamarkadetan izen horrekin ezagutu zutelarik. 1820an aldiz Udalak 8 urte aurretik 1812ko Espainiako Konstituzioa edo La Peparen Konstituzioa aldarrikatu zenez Konstituzio Plaza izenez berrizendatzea erabaki zuen, plaza izen horrekin 1927 arte mantendu zelarik.

1927an garai hartako Alfontso XIII.a Espainiakoaren omenezko Alfontso XIII.a plaza izena jaso zuen. Ez zen hura errege baten ondorioz plazari izena aldatu zitzaion abagune bakarra izan, jada 1828an Fernando VII.a Espainiakoak Gasteiz bisitatzean Jauregiaren Plaza Zentrala izena jaso baitzuen.

1936ko abuztuaren 26an Espainiako Gerra Zibilaren hasieran frankistak Gasteizen nagusi bilakatzean, plazak lehenbizikoz Espainia plaza izena jaso zuen.

Azken garai honetan plazaren hasierako Plaza Berria izenera itzultzeko ahaleginak burutu dira, halere ezin izan da berrizendapen hori lortzeko adostasun batera ailegatu izan, betiere gasteiztarren artean izen herrikoi hori inoiz erabiltzez laga ez delarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaza Berria (Gasteiz) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz