Vladimir Vasiliev
Vladimir Vasiliev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1940ko apirilaren 18a (84 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia Lituania |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ekaterina Maximova (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian Institute of Theatre Arts (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, koreografoa, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, antzerki zuzendaria, poeta, ballet teacher (en) eta film-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Russian Institute of Theatre Arts (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ahots mota | baxua |
vasiliev.com | |
Vladimir Viktorovitx Vasiliev (errusieraz: Владимир Викторович Васильев; Mosku, 1940ko apirilaren 18a) errusiar dantzaria eta koreografoa da. Ikasketak Moskuko Koreografia Institutuan egin zituen, Mikhail Gobovitx irakaslearen zuzendaritzapean. 1958an, Bolshoi Balleten sartu zen, eta pertsonaia nagusiaren papera izan zuen Grigorovitxen Harrizko lorea lanean (1959) eta Zaldi txiki konkorduna lanean. Teknika paregabea zuen, eta interpretatzeko gaitasun izugarria. Medjnoun eta Leila lanean, Medjnounen papera egin zuen, baina baita Petruxkarena ere. Arrakasta handiena Intxaur-kraskagailua lanarekin lortu zuen. Pertsonaia horietaz gainera, pertsonaia erromantikoak ere egin zituen, hala nola Romeo eta Albert, Giselan. Koreografiari dagokionez, debuta 1971n egin zuen Icaro lanarekin. Halaber, Aniuta (1986) Napoliko San Carlo antzokirako eta Romeo eta Julieta Moskuko Bolshoi antzokirako egin zituen. Ekatenira Maximova dantzariarekin ezkondu zen. Dominique Delauchek bikotearen bizitza erakutsi zuen film batean, Katia eta Volodia (1989) filmean, alegia. 1954an, Varnako Nazioarteko Ballet Lehiaketan, lehenengo saria lortu zuen, eta 1959an, Vienakoan. 1964an, Nijinski saria irabazi zuen Parisen, eta 1968an, Leninen Komsomol saria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.