Vladimir Vassiliev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vladimir Vassiliev
Владимир-Васильев.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1940ko apirilaren 18a (77 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Lituania
Lehen hizkuntza errusiera
Familia
Ezkontidea(k) Ekaterina Maximova
Hezkuntza
Heziketa Russian University of Theatre Arts
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea aktorea, koreografoa, ballet masterra eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
IMDb nm0890584
Vladimir Vassiliev 1972an

Vladimir Viktorovitx Vassiliev (errusieraz: Владимир Викторович Васильев; Mosku, 1940ko apirilaren 18a) errusiar dantzaria eta koreografoa da. Ikasketak Moskuko Koreografia Institutuan egin zituen, Mikhail Gobovitx irakaslearen zuzendaritzapean. 1958an, Bolshoi Balleten sartu zen, eta pertsonaia nagusiaren papera izan zuen Grigorovitxen Harrizko lorea lanean (1959) eta Zaldi txiki konkorduna lanean. Teknika paregabea zuen, eta interpretatzeko gaitasun izugarria. Medjnoun eta Leila lanean, Medjnounen papera egin zuen, baina baita Petruxkarena ere. Arrakasta handiena Intxaur-kraskagailua lanarekin lortu zuen. Pertsonaia horietaz gainera, pertsonaia erromantikoak ere egin zituen, hala nola Romeo eta Albert, Giselan. Koreografiari dagokionez, debuta 1971n egin zuen Icaro lanarekin. Halaber, Aniuta (1986) Napoliko San Carlo antzokirako eta Romeo eta Julieta Moskuko Bolshoi antzokirako egin zituen. Ekatenira Maximova dantzariarekin ezkondu zen. Dominique Delauchek bikotearen bizitza erakutsi zuen film batean, Katia eta Volodia (1989) filmean, alegia. 1954an, Varnako Nazioarteko Ballet Lehiaketan, lehenengo saria lortu zuen, eta 1959an, Vienakoan. 1964an, Nijinski saria irabazi zuen Parisen, eta 1968an, Leninen Komsomol saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]