Voolvif Monn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Voolvif Monn Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Euren odolezko senideetatik bananduta, Antzinako Errepublikako Jediek gainontzeko jediak euren familia bezala ikusten zituzten eta hauekin benetako adiskidetasuna izaten zuten ondasunak izatea debekatuta zegoen arren. Voolvif Monnek ondasunen debeku hau muturreraino bete zuen distantzia mantenduz eta Jedi bezala bizitza bakarti bat izanez. Horregatik, bera Jedi misteriotsutzat hartua izan zen, enigma ebazezina.

Paouoish Rahhdool Jedi Maisuak Monn indarraren presentzia indartsu batekin aurkitu zuen. Monn Arah asteroide gerrikotik gertu zegoen mundu hondatu batean baztertutako haur bat zen. Bere Shistavanen heredentziak entzumen eta usaimen zentzu zorrotzak eman zizkion, ikerlari bikain bihurtu zuena. Jedi Zaldun bezala Monnek indarra defentsarako energia bezala erabiltzea ahalbidetzen zion Jedi abilezia bitxi bat hobetu zuen.

Monnek bere abileziak Geonosiseko guduan frogatu zituen, gudu honetatik bizirik irten ziren jedi urrietako bat izan zelarik.

Handik gutxira Jedi Maisu mailara igoa izan zen eta misio berri bat eman zioten. Jedi Kontseiluak Muunilinst planetara bidali zuen Obi-Wan Kenobi eta Anakin Skywalkerrekin batera. Banketxeen Galaxiarteko Klanak amore eman ondoren, bere klonekin batera irrika eta oihuka ospatu zuen Sistema Independenteen Konfederakuntzaren aurka lortutako garaipena. Klon Gerretan Errepublika Galaktikoa nagusitzen ari zen.

Voolvif Monn bere klon soldadu propioen esku hil zen 66 agindua aktibatu ondoren.