Vostok aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vostok aintzira
озеро Восток (ru)
Lake Vostok Sat Photo color.jpg
Datu orokorrak
Luzera 250 km
Zabalera 50 km
Azalera 15.690 km²
Sakonera 1.000 m
Bolumena 5.400.000 hm³
Eponimoa Vostok estazioa
Geografia
Koordenatuak 77° 30′ S, 106° 00′ E / 77.5°S,106°E / -77.5; 106Koordenatuak: 77° 30′ S, 106° 00′ E / 77.5°S,106°E / -77.5; 106
Herrialdea baliorik ez
Lurraldea Antarctic Treaty area Itzuli
Mendizaletasuna

Vostok aintzira[1] (errusieraz: озеро Восток, "Ekialdeko aintzira") Antartikan inoiz topaturiko izotz azpiko aintzirarik handiena da. Bere azaleran pilaturiko izotzak 400.000 urteko informazio paleoklimatikoa eman arren, bere ura 15[2][3] eta 25 milioi urte artean[4] isolaturik izan daiteke.

Vostok aintzira Hotzaren Poloaren hegoaldean dago, errusiar Vostok basearen azpian. Izena basetik hartu zuen, era berean, baseak Fabian von Bellingshausen esploratzailearen 'Vostok' bailandraren izena dakar. Andrei Kapitsak errusiar geologoak aintzira aurkitu zuen , 1959 eta 1964 artean izotzaren zabalera neurtzeko egiten ari zen ikerketen ondorioz.

2012ko otsailaren 5ean, errusiar zientzialari talde batek lakuaren azalerainoko zuloa egin zutela aldarrikatu zuten[5] . Zientzialariek ur izozberria hartu eta robot bat bidaliko dutela iragarri zuten, ur likidoan antzinako mikroorganismoak topatzeko helburuaz[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vostok aintzira Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.