Vulpes (musika taldea)
Vulpes | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo |
Musika mota | punk |
Urteak | 1980 - 1983 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Dos Rombos Oihuka |
Taldekideak | |
Loles Mamen Begoña Lupe | |
Informazio gehigarria | |
Vulpes edo Vulpess 1980. urtean Bilbon (Bizkaia) sortutako euskal musika taldea da.[1]
Vulpes neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latinezko hitz bat da, bere esanahia azeri-emea delarik (zorra gazteleraz). Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser una zorra" (emagaldu izatea gustoko dut) izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian doazen taldekideak taldeak egonkortasuna lortu zuenekoak dira (1982):
- Loles Vázquez "Anarkoma Zorrita" (gitarra).
- Mamen Rodrigo"Evelyn Zorrita" (ahotsa).
- Begoña Astigarraga"Ruth Zorrita" (baxua).
- Lupe Vázquez "Pigüy Zorrita" (batería) (†).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskaz osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaroak ziren. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.
1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik, ez ultraeskuindarrak zirelako. Hori dela eta, gehienetan Vulpess izenpean dira ezagunak.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. Carlos Tena TVE1erako musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpes taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren hitzak leuntzea, eta bestea, kantuan zehar biraoak entzuterakoan zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera hautatu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren hitzak zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdia (Partido Demócrata Popular) ere kexatu zen. Gainera, Estatuko fiskal nagusiak Loles auzitara eraman zuen abesti horren hitzen egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak baino sortuko ez zizkiena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.
El Garaje aretoaren aldeko kontzertua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985. urtean El Garaje aretoaren jabeek diru arazoak zituzten aretoa zabalik mantentzeko. Hainbat taldek (RIP, Eskorbuto, La UVI, Kortatu, MCD, Cicatriz,...) laguntzeko kontzertuak eman zituzten, eta Vulpes taldea ere laguntzeko eskaini zen, musika talde bezala jarraitzeko inongo asmorik gabe.
Luperi omenaldia eta diskoaren grabaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003. urtean Vulpes taldearen partaideak berriz elkartu ziren Lolesen ahizpari, Luperi, omenaldi bat egiteko. Lupe 1993an hil zen, eta 10. urteurrenerako egokitu zen omenaldi hau. Omenaldia kontzertu moduan egin zuten, hainbat talde eta aspaldiko lagunen laguntzarekin. Hasiera batean kontzertua Bilboko Kukutza gaztetxean egin behar zen eta sarrera guztiak berehala saldu ziren. Jendetza izugarria aurreikusten zen omenaldirako eta kontzertua Errekalde auzoko plaza batera lekualdatu zuten.
Omenaldiarekin jarraituz, 2004. urtean estudioko diskoa grabatu zuten, abesti zaharrak berreskuratuz.
Omenaldiko taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Me gusta ser una zorra/Inkisición (1983, Dos Rombos)
- Me gusta ser (2005, Oihuka)
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Me gusta ser una zorra, Caja de Ritmos programarentzat grabatua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Esteban, Iñaki. (2023-03-24). «Vulpes, mucho más que un escándalo» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lolesi egindako elkarrizketa
- (Gaztelaniaz) Omenaldiko kronikak eta argazkiak
- Me gusta ser una zorra abestiaren bideoklipa (Youtube)
- (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez) Oihuka diskoetxearen webgunea
- La Fonoteca webguneko biografia
- Mamen Rodrigori elkarrizketa Argian