Edukira joan

Wad-Raseko gudua

Koordenatuak: 35°38′06″N 5°54′23″W / 35.635013°N 5.906274°W / 35.635013; -5.906274
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wad-Raseko gudua
Wad-Raseko gudua (1862-1863), Mariano Fortunyren margolana.
Data1860ko martxoaren 23a
LekuaWad-Ras harana (Magreb)
Koordenatuak35°38′06″N 5°54′23″W / 35.635013°N 5.906274°W / 35.635013; -5.906274
EmaitzaEspainarren garaipen
Gudulariak
Espainia Maroko
Buruzagiak
Indarra

Wad-Raseko gudua, baita ere Vad-Ras edo Gualdras izenekin ezaguna (wad-ra's 'uberka/goi harana'), 1860ko martxoaren 23an Espainia-Maroko Gerra gatazkaren barruan eman zen gudua izan zen. Espainiar armadak marokoarra garaitu zuen. Azken gudu honekin, espainiarrek beste birekin lortutako garaipena marokoarren aurkako zigor-operazioa borolbildu zuten (Los Castillejos gudua eta Tetuango gudua). Arazoen jatorria marokoarrak Ceutaren aurka ematen ari ziren erasoak zeuden baina baita ere Espainiako monarkiaren irudia hobetzeko beharra.

1860ko otsailak espainiarrek Tetuan hiria menperatu zuten. Armada espainiarrak Leopoldo O'Donnell (Espainiako Gobernu Presidentea) agindupean Tanger aldera abiatzea erabaki zuen. Martxoaren 23an Etxague, Ros de Olano eta Prim agindupean marokoarrak Wad-Rasen menderatu zituzten. Garaipena indar marokoarrak desegin zituen eta Mohammed IV.a Marokokoak bakea eskatu behar izan zuen. Wad-Raseko ituna Tetuanen, 1860eko apirilaren 26an, sinatu zen.

Gudu horretan Euskal Tertzioek paper garrantzitsua bete zuten.

Fortunyren margolana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pradoko museoan 54x182 zm-ko oihal gaineko olio-margolana gordetzen da. Bertan Wad-Ras gudua deskribatzen da.[1] Lana Mariano Fortunyk egin zuen, Bartzelonako Diputazioaren enkarguz.

Kongresuko lehoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Diputatuen Kongresuaren aurrean dauden lehoiak marokoarrei gudu horretan hartutako kanoiekin egin ziren. Horretarako brontzezko kanoiak urtu zituzten. Egilea Ponciano Ponzano espainiar eskultorea izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]