Joan Prim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Prim» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan Prim
Prim madrazo.jpeg
President of the Council of Ministers


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Minister of War


Puerto Ricoko gobernadorea


Rafael Arístegui y Vélez - Juan González de la Pezuela y Ceballos
Bizitza
Jaiotza Reus1814ko abenduaren 6a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1870eko abenduaren 30a (56 urte)
Heriotza modua gizahilketa erailketa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Progresista
Firma Prim.svg

Joan Prim i Prats (Reus, Katalunia, 1814ko abenduaren 6a - Madril, 1870eko abenduaren 30a), gaztelaniaz Juan Prim y Prats, espainiar politikari eta militarra izan zen. 1869ko ekainaren 18tik 1870eko abenduaren 27 arte, Espainiako Ministro Kontseiluaren presidentea izan zen. Besteak beste, Gerra Karlistetan parte hartu zuelako da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Gerra Karlista (1833-1840) hasi zenean Elisabet II.aren aldeko agertu zen eta izandako garaipenengatik teniente izendatu zuten. Urteekin, baina, jeneral izatera iritsi zen. 1841ean diputatu hautatu zuten Tarragonako probintzia ordezkatuz[1]. Aurre egin zion gainbehera etorria zen Esparteroren gobernuari, eta haren aitzinean Kataluniako interesak defendatu zituen.

Madrilgo gobernari militar izendatu zuten lehenik eta Bartzelonakoa gero. 1846an Ramón Narváez, alderdi moderatuko buruzagiaren gobernuaren aurka matxinatu zen, baina matxinadak huts egin zuen eta erbesteratu behar izan zuen. 1847. urtean Puerto Ricoko kapitain jeneral izendatu zuten, baina kargua utzi eta Espainiara itzuli zen. 1853an Konstantinopolisera joan zen, Krimeako gerran Otomandarren aholkulari izateko. Ondoren, Marokon (1859-1860) eta Mexikoko gerran (1861) jardun zuen[1].

Espainiara itzulitakoan, eta progresisten buruzagi zela, Elisabet II.ari kontra egin eta bigarrenez joan behar izan zuen erbestera. 1868. urteko iraultzan Espainiara itzuli zen, garaile. Harrezkero gobernu berriko buruzagi izan zen Prim, monarkia konstituzionalaren aldeko. Amadeo Savoiakoa erregetzat onar zezaten lortu zuen, baina errege berria Espainiara etorri baino egun batzuk lehentxeago (1870eko abenduaren 27an) atentatu bat pairatu zuen Madrilen, eta hiru egun geroago hil zen.

Joan Prim 1860 aldean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Prim Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Joan Prim i Prats Enciclopedia.cat