Waddanen inbasioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Waddanen inbasioa edo al-Abwaren inbasioa, batzuetan Abwako gudua ere deitua, Mahomako gidatutako musulmanen indarrek garatutako lehen gudua izan zen. 623 eta 624 urteen artean hainbat karabanen oldarraldi eman zen, Badreko gudua hastera eraman zuena. Gudu hau Ghazawat bat da, hau da, Mahomak parte hartu zuen gudu bat. Waddan Abwan gertatu ziren gudu gehienak eraso txikiak izan ziren: askotan geziak baino ez ziren jaurtitzen eta baliteke zauriti batzuez gain hildakorik ere ez egotea. Hala ere gerra handiago baten hasiera izan ziren.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahoma eta berre jarraitzaileak Medinara joan ziren 622an, eta Qurayshek euren ondasunak konfiskatu zituzten. Medinatik musulmanek hainbatetan eraso zituzten Siriatik Mekara zihoazten karabanak. 624an Abu Sufyan karabana horietako baten liderra zen, eta musulmanak euren aurka hasi zirenean Qurayshei laguntza eskatu zien. Honen ondorioz Badreko gudua hasi zen, musulmanen garaitzarekin. Hala ere Abu Sufyanek bere karabana Mekara iristaraztea lortu zuen. Quraysh asko gudu horretan hil zirenez Mekako lider berria izendatu zuten.

Muḥammad ibn Khāvandshāh pertsiar musulman idazlearen arabera helburu nagusia karabanaren lapurreta izan zitekeen, eta Mahomaren jarraitzaile batzuek ez zuten parte hartu, uste zutelako ez zela beharrezkoa izango borroka, lapurretarako ez zirelako beharrezko.

Abu Sufyan beranduago Islamera batu zen, eta Mahomaren Sahaba batean bilakatu zen, honek ez zuelako bere aurkako neurririk hartu Meka hartu zuenean. Abu Sufyanen hadith famatu batean esan zuen:

« Hau da nire begia, Allah eta Islamaren gorazarrerako dago zauritua  »

Gudu honen ondorioz Banu Dahrma leinuaren karabana ere erasotu zuten, eta honekin bake akordioa sinatu zuten, Banu Dharma leinua aliatutzat hartuz. William Montgomery Watt historialariaren arabera akordio hau Mekako biztanleak haserrarazteko saiakera deliberatu bat izan zen.